Santamasetako jai egitarauaren barruan, dantzaldia Jainaga eta Narbaizaren zuzeneko musikaz, Patxi Monterok gidatuta. Lotuan, soltean, sokan, jauziak, kontradantzak, joko-dantzak... elkarrekin dantzan ondo pasatzeko. Euria bada, azoka plazan. Antolatzaileak: Santamas komisiñua eta Portaloi elkartea.
"Emakumeok korrika eta kalean libre ibili nahi dugu, ez dugu ausartak izan nahi". Hala dio domekarako deialdiak; 11:00etan elkartuko dira San Martin plazan eta Mekolaldera joango dira. Oinez joateko aukera ere badago.
"Zer dago Bergarako Kartzela zaharrean?". Hala izendatu dute Kartzela zaharrekoek domekarako, abenduak 23, antolatu duten ate irekien jardunaldia. Bereziki gaztetxera hurbiltzen ez den jendeari dago zuzenduta, eta bi ordu zehaztu dituzte bisitarako: 12:00ak eta 16:00ak. Ez da beharrezkoa izenik ematea.
Ralph rompe filma, gaztetxoendako. Sarrera: lau euro
Udalak antolatuta eskulan tailerra neska-mutikoendako. Egindako materialarekin plaza apainduko dute. Doan.
Lope filma, Oñatiko LPM taldeak egindakoa. Filmean herrikide duten Lope Agirre konkistatzaile ezagunak 2019ko Udal hauteskundeen atarian herriaren independentzia berreskuratzeko asmoz, Oñatira egingo duen itzulera kontatzen da. Horretarako, Lopek 1561ean burutu zuen El Dorado espedizioan bizitako abenturak eta Espainiako errege Felipe II.ari idatzi zion gutuna ekarriko dira gogora.
Txontxongiloak: Nahia eta Neo, Rosa Martinezekin. 18:30ean, Olaranen.Sarrera: 3 euro.
Urtero moduan Olentzera Intxortatik jaitsiko da Elgetako neska-mutikoen gutunak jasotzera.
Zortzi emakumeren bidaia pertsonala kontatzen du istorioak. Norbanako bakoitzak bizitza ezberdin eta motibazio ezberdinak ditu, baina bat egiten dute proiektu bat aurrera eramateko. Aktoreak: Josune Zubia, Bea Rubio, Jaione Larrañaga, Mari Jose Hernandez, Elena Arizpeleta, Isabel Mesa, Jesus Perez, Beni Flores, Juani Gonzalez. Zuzendaria: Patxi Ramiro Hizkuntza: Gazteleraz Antzerki taldea: @r emociones, talde eskoriatzarra Sarrerak: 4 € (aldez aurretik, kiroldegian eta egunean bertan txartel-leihatilan salgai)
Animales fantásticos: los crímenes de Grindelwald filma. Sarrera: bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean
Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai... Asteburu “eroa” izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat. Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira... Prezioa 12 euro Hizkuntza: euskaraz
Jose Luis Franzesena organoan dela Mariatxen Urkia eta Mari Karmen Etxeandia sopranoek eta Jokin Bengoa eta Ciriaco Sandoval tenorrek kantuan egingo dute Andre Mariaren Zeruratze parrokian.
Zortzi emakumeren bidaia pertsonala kontatzen du istorioak. Norbanako bakoitzak bizitza ezberdin eta motibazio ezberdinak ditu, baina bat egiten dute proiektu bat aurrera eramateko. Aktoreak: Josune Zubia, Bea Rubio, Jaione Larrañaga, Mari Jose Hernandez, Elena Arizpeleta, Isabel Mesa, Jesus Perez, Beni Flores, Juani Gonzalez. Zuzendaria: Patxi Ramiro Hizkuntza: Gazteleraz Antzerki taldea: @r emociones, talde eskoriatzarra Sarrerak: 4 € (aldez aurretik, kiroldegian eta egunean bertan txartel-leihatilan salgai)
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
'Liburu bat opari' argazki lehiaketako lanak ikusgai, buztin gelan. Lehiaketa udal liburutegiak antolatu du.