Herri Eskolako neska-mutikoen eskutik San Tomas eguneko azoka txikia, plazan, 09:30etik 11:00etara.
Elgetako udal ordezkariek eta Xalbadorpe erretiratu elkarteko kideek urteroko bisita egingo diete Mizpirualden bizi diren Elgetako egoiliarrei.
Gabonetako tailerra ludotekan. Irekia 7-12 urte bitarteko neska-mutikoendako 17:00etatik aurrera.
Landatxope jubilatuen elkarteak txistorra jana antolatu du, abenduaren 21erako. Abenduaren 10a eta 11 bitartean eman beharko da izena, 16:00etatik 18:00etara bitartean. Txistorra jana 18:00etan hasiko da. Bukaeran, karta txapelketako sariak banatuko dituzte.
Sancti Spiritus Unibertsitateko ateak irekiko dira eta kandela-argiek gaueko iluntasuna argituko dute, Turismo Bulegoak antolatuta. Ekitaldi honetan, Txistulari Taldeak Gabon kantak eskainiko ditu.
Lorea Larrañagaren musika ikasleen Gabonetako kontzertua, 19:00etan, Espaloia kafe antzokian.
Herriko kirolarien eta kirol taldeen artean urteroko kirol sariak banatuko dituzte
Iban Retolaza-Jose Mari Zubiaurre / Iñaki Ugarteburu-Mikel Elkoro Alberto Telleria-Anjel Ibarluzea / Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza Mikel Beretxinaga-Ibon Unzetabarrenetxea / Alain Valle-Eneko Ormaetxea
Bertsolariak: Igor Elortza, Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal, Odei Barroso, Aimar Korrika, Ainhoa Agirreazaldegi. Gai jartzailea: Amaia Agirre.
Hiru taldek joko dute gaur gaztetxean: Tooth (Gernika). 2009an sortu zen, Bizkaian, Eutanasia taldearen errautsetatik sortuak, Postrock deritzon musika mota edo egiten dute, baxujole, kitarjole ta baterista, formatu sinplean, beraiek horrenbeste maite dituzten Dut edota Izaera bezela. Aski ezagunak Oñatin, oraingoan Amaierarik ez lana aurkeztera datoz. Doble Capa (Madril). Gaztetxean orain bi urte egon zen bikote instrumentala. Rock, blues eta power musika lantzen dute, azken lana, Suave con la canoa Amerikako Estatu Batuetan grabatu zuten Steve Albinirekin. Lee-kore (Oñati). Oñatiko talde gaztea. Metal eta hardcore uztartzen dituzte, besteak beste Broken Legacyko hainbat kidek osatua. Haien lehenengo kontzertua izango da, egurra!
Animales fantásticos: los crímenes de Grindelwald filma. Sarrera: bost euro
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
Informatikako oinarrizko ezagutzak jasotzeko ikastaroa: Karpetak sortu eta kudeatu, dokumentuak landu eta interneten ibiltzen ikasteko aukera.Antolatzaileak: Bergarako Udala eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzua.Ordaintzekoa: 15€Informazio gehiago eta izena ematea: 943 76 93 94 edo info@bizikasi.com
'Liburu bat opari' argazki lehiaketako lanak ikusgai, buztin gelan. Lehiaketa udal liburutegiak antolatu du.