Hausnarketa eta eztabaida politiko eta sozialerako jardunaldiak egingo dituzte Antixena gaztetxean 13tik 16ra. Gaur egongo da: 09:00etan, mendi irteera Makixen Kobara (jatekoa eraman behar da) 17:30ean, hitzaldia: Oñatiko ikastolian hasiera gatazkatsua. Hizlaria: Euxebi Osa
Oñatiko IX. ziklo kros saria. Gipuzkoako txapelketa. Urrutxun. Aloña Mendi Kirol Elkarteko txirrindularitza sailak antolatuta.
Gabonetako postre beganoak egingo dituzte, domekan Araotzen, esaterako, turroiak eta polboroiak. 10:00etan hasiko da ikastaroa eta aurrez izena ematea komeni da, 658 71 90 89 telefono zenbakian.
Makilla eskuen eta ibili basuen egitasmoak antolatu du irteera. Familiei zuzendutakoa da baina edozein herritarrek hartu har dezake parte. Mendi irteerara joateko ez da izenik eman behar. Haurrak ezin dira bakarrik etorri eta heldu batekin lagunduta etorri behar dira. Irteerara joateko bi aukera daude: 10:00etan plazan eta 10:30etan Landan.
Herriko artisauek urteroko azoka egingo duten Foruen plazan: larruarekin egindako produktuak, oihalarekin, belarrekin...
Sofak auzolanean egiteko tailerra egingo dute, domekan, gaztelekuan.
Udare erraldoiaren istorio harrigarria filma, gaztetxoendako. Sarrera: lau euro
Uda iritsi da beste behin ere eta honekin batera, Basakabi udalekuak bere ateak zabalduko ditu berriz. Pasa den urteko ikasleak, beste ikasle berri batzuekin gurutzatuko dira, denak Zuzendari zorrotzaren zaindaritzapean. Aurreko urtean bezala, umorez beteriko antzerki obra musikala izango da hau. Telebistan ikusi ahal izango diren istorio eta gora beherak laburtu eta moldatuko dituen ikuskizuna. Prezioa: 7 euro
Euxebi Osaren eskutik, Txantxiku Ikastolako hasierako irakaslea.
Oinarri espirituala duten XX. mendeko gospel eta soul doinu eta abestiz osatutako emanaldia. Lide Hernando, Lidia Insausti eta Ainhoa Egigurenen ahotsak eta Iñaki Miguelen pianoa. Sarrera: 5 euro. 19:00etan elizan.
Kontzertuko partaideak dira: Oñatiko Musika Banda............Iñaxio Ibarrondo Oñati Abesbatza..............Mirengu Plazaola Parrokiko Koruak............Iñaxio Ibarrondo Ganbara Abesbatza.............Aitor Biain Ganbara Txiki Abesbatza..........Aitor Biain Hots Abesbatza..........Aitor Biain Txantxiku Ikastolako Abesbatza..............Aitor Garitano Kontzertua Oñatiko pastoral barrutiko misio taldeak antolatu du eta batzen den dirua Maliko proiektuarendako izango da.
Colette filma. Sarrera: bost euro. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta 22:30ean
Jose Mari Velez de Mendizabalek sortua eta Doke antzerki taldeak antzeztua.
Eusko Ikaskuntzaren eta Euskal Herriaren historia oinarri duen antzezlana da Dokek taularatuko duena.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.