Boluntario taldearen eskutik, Ipuinen Ordua liburutegian 17:00etan hasita. Hiru saio. Sarrera irekia neska-mutikoendako.
Ingudea, trontza, lokotx bilketa, harriak, zaku lasterketa, sokatira...
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta eta kultura asteari amaiera emateko txistorra-jana eta Gabonetako saskiaren zozketa.
Hizlaria: Iraitz Agirre (Emagin)
Buzkantzak dastatzeko aukera eskainiko diete UDAk eta Aretxartek Herriko Plazan.
Ligaxkako azken norgehiagokak; izan ere, finalerdiak hilaren 21ean jokatuko dira. Egun berean egingo dute pilotariek eta antolatzaileek urteroko afaria. Alberto Telleria-Anjel Ibarluzea / Mikel Elkoro-Iñaki Ugarteburu Maitena Mañarikua-Olatz Olaortua / Ainhoa Zeziaga-Eneritz Larrea Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Iban Retolaza-Jose Mari Zubiaurre Mikel Beretxinaga-Ibon Unzetabarrenetxea / Alain Valle-Eneko Ormaetxea Diego Cantabrana-Txomin de Vega / Josu Mañarikua-Beñat Arabaolaza
Datorren urteko martxoaren 8an, 24 orduko greba feminista egiteko dei egin du Euskal Herriko Mugimendu Feministak. Zaintza du ardatz, baina kontsumoa, enplegua eta hezkuntza arloak ere ahaztu gabe. Hala, greba antolatzeko batzarra deitu dute Antzuolan ere hilaren 14an.
Bergarako guraso batzuek seme-alabarekin batera sortu, idatzi eta inprimatu dute liburu hau, Errasti-De la Maza familia da hau.
Parrokiako misio taldeak antolatuta, elkartasun afaria egingo dute gaur. Maliko Saint Paul de Togo eskolaren alde egingo den azkena izango da.
Harreman elkarteak antolatuta
Jon Maia, Gorka Hermosa eta Pitti taldeak Hezurbeltzak lana aurkeztu berri du Durangoko Azokan eta gaur, emanaldia eskainiko dute Osintxuko Txuringo tabernan. Doakoa izango da eta 22:30etan emango diote hasiera kontzertuari.
Salneurria: 10 euro. Sarrerak: www.oñati.eus, Txokolateixian eta leihatila digitalean.
Gorka Hermosa, Jon Maia eta J. Prieto Pitti hirukotearen Poblado Tour kontzertua, Osintxuko Txuringo tabernan. Sarrera doan.
Gari Lopez de Munain, Eñaut Uriarte, Iñigo Arcelus eta Iraitz Artola.
Elgetako Udalak antolatuta bertso jaialdia doan, Espaloia kafe antzokian. Bertsolariak: Andoni Egaña, Julio Soto, Ainhoa Agirreazaldegi eta Maddalen Arzallus. Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
Lauko kontzertua izango da gaztetxean, punta-puntako hardcore emanaldiekin. Kartelaren buruan Black Knives talde frantziarra dago, Europan zehar Madball edo Agnostic Front bezalako taldeekin aritu izan dena. Eurekin batera Broken Legacy –Oñati–, Viborv –Gasteiz– eta Holy Txala –Bizkaia– taldeak igoko dira oholtzara. Prezio aipatzekoa da, hiru euroren truke lau talde ikusi ahalko dira eta.