Jose Miguel Berañan, Argala, ETAko buruzagi izandakoaren heriotzaren 40. urteurrena baliatu dute horretarako. Hitzaldia, film proiekzioa murala egingo dituzte hurrengo asteetan zehar.
El cascanueces y los cuatro reinos filma, gaztetxoendako. Sarrera: lau euro
Hiru Kultur Taldeak antolatuta Go!azen ikuskizunaren bi emanaldi Elgetako kafe antzokian, abenduaren 6an. Ordutegia: 17:00etan eta 19:00etan. Sarrerak online salgai hemen Prezioa 15 euro.
Arrasate Hiria Nazioarteko Akordeoi lehiaketaren iazko irabazle Neza Torkar esloveniarra eta Maria Zubimendi zumaiarra akordeoi-joleek emanaldia eskainiko dute.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Saioak asteartero izango dira, guztira 7 izango direlarik. Emagin arituko da dinamizatzaile lanetan eta euskaraz izango da.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Alex Moreno argazkilariak Afrikan eta Indian ateratako argazkien osatutako erakusketa jarriko du Reizabal gozotegian, dendaren ordutegian bisitatuko ahalko dena, abendu osoan zehar.
“HAUSPOZ” Euskal Herriko Akordeoi Elkarteak, Arrasateko Udalarekin, Gipuzkoako Foru Aldundiarekineta Eusko Jaurlaritzarekin batera, “Arrasate Hiria” Nazioarteko XXVI. Akordeoi Lehiaketa antolatu du. Lehiaketa Arrasaten izango da 2018. urteko abenduaren 6tik 9ra arte. Egitarau osoa ikusteko: http://hauspoz.org/