Ordu Kopurua: 40 Matrikula: 125€ Titulu ofiziala ematen da. Apuntatzeko 678401586 telefonoan edo altodeba@cruzroja.es emailean egin daiteke.
Loramendi elkarteak erakusketa antolatu du jolasak ezagutzera emateko. Mota askotako jolasak jarriko dituzte ikusgai, batez ere kooperatiboak, eta hauek ezagutzeko eta probatzeko aukera egongo da. Hiru begirale egongo dira jolasen ezaugarriak azaltzeko. Umeek heldu baten laguntzarekin joan beharko dute.
Usaetxeko urteurrenarekin batera, ate irekiak eskainiko dira.
Kurtzebarri eskolako kideek jai giroan esango diote agur udazkenari: Txalapartarien emanaldia Lekaixo saioa Udazkena kantari: Denok kantari! Talo tailerra, amandreen laguntzaz. Ondoren mahai Ondoren mahai inguruan buzkantzak, gaztainak, sagardoa...
Kontalaria: Eneritz Artetxe Adin gomendatua: + 4 urte
Ipuin kontaketa Saioa Aizpuruaren eskutik. 3-5 urte bitarteko haurrei zuzenduta, haur liburutegian (Gonbidapen txartelak liburutegian banatu dira)
Aretxarte merkatarien elkarteak deituta gaztaina-saltzailea etorriko da beste urte batez. Bezeroen artean txartelak banatuko dituzte debalde jan ahal izateko gaztainak.
Literatura solasaldia Alaine Agirreren eskutik
Euskaraldiaren baitan ahobizi-ak eta belarriprest-ak bizitzen dabiltzan esperientzien berri elkarri kontatzeko txokoa egokituko dute udaletxe zaharrean.
Oñatiko EH Bilduk, proposamenak jasotzeko bilera irekia "ekintza plana diseinatzeko". Gaurko gaia: lurralde antolaketa.
Aloña Mendiko mendi sailak antolatu duen mendi astearen barruan, Arkaitz Yurritaren filma hau botako dute gaur.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Saioak asteartero izango dira, guztira 7 izango direlarik. Emagin arituko da dinamizatzaile lanetan eta euskaraz izango da.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Movember (Moustache November) hilabetea da azarokoa eta Bergarako MovemBer gara taldeak askotariko ekintzak antolatu ditu hil osorako. Lehena zapatuan egin zuten Agorrosinen, oso arrakastatsua izan zen zuzeneko spinning eta gimnasio saio batekin.