BNI Aukera Debagoienak lehenengo urteurrena bete zuen irailaren 29an. Urte honetan, lantaldeak 921 erreferentzia sortu ditu; hau da, 921 negozio aukera lantaldeko kideentzat, horrek 1.024.245 euroko negozioa ekarri duelarik. Hala, ohiko bilera egingo dute hilaren 23an Bergaran, Agorrosinen.
Mendeurreneko kongresua egingo du Eusko Ikaskuntzak gaur Oñatin
Udalak, Txandako dendariekin elkarlanean antolatuta Black Friday kanpainaren baitan egindako erosketak eramateko paperezko poltsak banatuko dira plastikozkoen ordez.
Euskaraldiaren batzordeak herriko hainbat eragilerekin elkarlanean jaialdia antolatu dute Euskaraldiari ekiteko: 17:00, Leizarra musika eskolakoen ekitaldia: musika eta dantza emanaldia. Bukatutakoan, txokolate-jana. 19:00, Euskaraldiaren hasiera ekitaldia: Aretxabaletako hamaikakoa. Ondoren, bertso-poteoa trikitilariek lagun eginda; bertsolariak: Iñaki Apalategi eta Iñaki Viñaspre.
Like! Zibereskubideak jardunaldiari bukaera emateko jaialdia egingo dute. 17:00. Ipuin kontaketa Lur Kortaren eskutik: Nire aita online dago. Algara ludoteka. 17:00-18:30. Scratch ikastaroa. Kode Eskolaren eskutik Arkupen. 9 eta 12 urte artekoendako (izena aurrez eman behar da azaroaren 22a arte). 17:00-18:30. Bideo-jokoen programazio ikastaroa. Kode Eskolaren eskutik Arkupen. 9 eta 12 urte artekoendako (izena aurrez eman behar da azaroaren 22a arte). 18:00. DJa eta musika elektronikoa Herriko Plazan; txapa tailerra eta murala egingo dira han.
Boluntario talde baten eskutik liburutegitik antolatuta. Hiru adin tarte desberdinendako saio bana: 17:00-17:20, 8 urteko gelatik aurrerako haurrentzat. 17:30-17:50, 5 urteko gelatik aurrerako haurrentzat. 18:00-18:20, 2-3 urtetik aurrerako haurrentzat.
-Dinamizatzailea: Nerea Ariznabarreta -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
18:00etan, plazan Euskaraldiko kantuak, argazkiak eta bideoak. Ahobizi naiz / Belarriprest naiz argazkia ateratzeko aukera. Izena emateko eskuorria. Txapa banaketa. Euskaraldiko material salmenta. Euskaraldiko aholku sorta. 19:00etan, plazan Suziriak. Txapa jartze ekitaldi kolektiboa. Elgetako ahobizien eta belarripresten argazkia. Zozketa. Luntxa.
Lagun Lekun, Azaroak 25 egunari begira, bideo emanaldia eta txokolatada (euro bat) gaur. Ikusiko diren filmak dira: Emakume nagusi bati tratu txarrak 65 urteko emakumeak
Iban Retolaza-Jose Mari Zubiaurre / Iñaki Ugarteburu-Mikel Elkoro Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Alberto Telleria-Anjel Ibarluzea Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Alain Valle-Eneko Ormaetxea
Rosa Martinez-Alcocer aktore, zuzendari eta pedagogian adituak sortutako Iris teatroak Frida antzezlana eskainiko du, Frida Khalo artista mexikarra oinarri duen obra, hain zuzen ere. Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren bueltan antolatutako ekitaldia da.
Oñatiko EH Bilduk, proposamenak jasotzeko bilera irekia "ekintza plana diseinatzeko". Gaurko gaia: berdintasuna.
Plazaren apainketa Txupinazoa Bertsoak, balkoitik balkoira. OIHANA ARANA eta ASIER GALARZA bertsolarien eskutik. Argazki erraldoia Euskaraldian izena eman duten guztiei dei egiten zaie ekitaldian parte-hartzera.
Musikarien patroia den Santa Zeziliaren omenez herriko bandak emandako udazkeneko kontzertua.
Emanaldia doakoa da
Luisa Fernanda da zartzuela bat, komedia liriko bat hiru ekitaldikoa, Federico Moreno Torrobarena, eta Federico Romero Sarachaga eta Guillermo Fernández-Shaw Iturralderen libretoa. Torrobaren laugarren zartzuela zen, eta haren lehen arrakasta handia. 10.000tik gora errepresentazio, zenbaketa batzuen arabera. Zartzuelaren gertakizuna hasten da Madril hirian, Isabel II.aren erreinaldian, 1868ko iraultzaren aurreko unetan, eta bukatzen da etxe extremeño batean, La Gloriosa-ren ondorioz Isabel II.a tronutik kentzen dutenean. Prezioa 19 euro
Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatuta, Txerrikumeak izeneko Aretxabaletako punk-rock taldeak kontzertua eskainiko du gaur, egubakoitza, Inkernu tabernan. Emanaldia 22:30ean hasiko da, eta aretxabaletarrek Todo va bien izeneko diskoaren kantuak eskainiko dituzte oholtza gainean, baita bertsioren bat edo beste ere
La sociedad literaria y el pastel de piel de patata filma
Txerrikumeak taldeak kontzertua eskainiko du Inkernu tabernan.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Kalte zerebralaren eguna aitzaki hartuta, bihartik azaroaren 25era bitartean Kajoi tabernan erakusketa bat egongo da, non Arrasateko Aita Menni egoitzako erabiltzaileek burututako 37 obra egongo diren ikusgai. Erakusketa honekin, ikusgaitasuna eman nahi zaio kalte mota honi. Hori dela eta, sarrera librea izango da eta herritar guztiei dago zuzenduta.
Saioak asteartero izango dira, guztira 7 izango direlarik. Emagin arituko da dinamizatzaile lanetan eta euskaraz izango da.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Movember (Moustache November) hilabetea da azarokoa eta Bergarako MovemBer gara taldeak askotariko ekintzak antolatu ditu hil osorako. Lehena zapatuan egin zuten Agorrosinen, oso arrakastatsua izan zen zuzeneko spinning eta gimnasio saio batekin.