Santa Zezilia egunari dagokion kalejira eta ekitaldia Jose de Azpiazu musika eskolakoen eskutik. Erdiguneko kale ezberdinetatik irtenda talde guztiek azokan bat egingo dute eta hainbat kantu abestu eta dantzatu ondoren txokolate jana egingo dute.
Beheko Errota musika eskolako ikasleek eskainitako musika emanaldia, musikarien patroia den Santa Zeziliaren omenez. Bukatutakoan, txokolate jana egongo da. Bakoitzak bere edalontzia ekar dezala.
3-5 urte arteko haurrei eta beraien ama/aita/hezitzaileei zuzenduta. Dinamizatzailea: Lur Korta ipuin kontalaria. Hirugarren eta azken saioa (aurrez eman behar zen izena)
Santa Zezilia eguna ospatzeko, hainbat ekintza antolatu ditu Bergarako Musika Eskolak. 17:30etan Musika Eskolan hasi eta San Martin plazaraino kalejira burutuko dute eta ordu berean, trikitilariak plaza beretik irtengo dira herriko kaleak animatzeko. 18:00ak aldera, ekitaldi bat egingo da plazan eta herri guztia dago gonbidatua Euskal Herrian Euskaraz kantua abestera. Eguna amaitzeko, txokolatea banatuko da gerturatzen diren guztien artean.
Euskaraldia. Txapak jasotzeko eguna
Aracely Leon, Mateo Gutierrez, 21 urteko ikasle kolonbiarraren ama da. Mateo Bogotako Unibertsitate Nazionaleko ikaslea da, eta muntaia polizial baten ondorioz espetxeratu zuten 2017ko otsailean.
Santa Zezilia kalejira txistularien eskutik, 18:30ean herrian zehar.
Oñatiko EH Bilduk, proposamenak jasotzeko bilera irekia "ekintza plana diseinatzeko". Gaurko gaia: hezkuntza.
Ahobizi eta Belarripresten jaitsiera, erraldoiak, musika, Bergarako entitate sustatzaileak, hamaikakoa (bideoa), kantak, txapa jartze baterua...
Azaroak 25 egunaren harira aukeratutako filma. Zuzendaria: Xavier Legrand. Frantzia (2018)
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Kalte zerebralaren eguna aitzaki hartuta, bihartik azaroaren 25era bitartean Kajoi tabernan erakusketa bat egongo da, non Arrasateko Aita Menni egoitzako erabiltzaileek burututako 37 obra egongo diren ikusgai. Erakusketa honekin, ikusgaitasuna eman nahi zaio kalte mota honi. Hori dela eta, sarrera librea izango da eta herritar guztiei dago zuzenduta.
Saioak asteartero izango dira, guztira 7 izango direlarik. Emagin arituko da dinamizatzaile lanetan eta euskaraz izango da.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Movember (Moustache November) hilabetea da azarokoa eta Bergarako MovemBer gara taldeak askotariko ekintzak antolatu ditu hil osorako. Lehena zapatuan egin zuten Agorrosinen, oso arrakastatsua izan zen zuzeneko spinning eta gimnasio saio batekin.