Goizean, administrazioaren begiradatik aztertuko da gaia. Lan-tailerrak tokiko administrazioetako politikari eta teknikariekin: 10:30etik 11:00etara: Harrera eta ongietorria 11:00etatik 13:30era: Administrazio eta herritarren kudeaketa partekatuaren korapiloak askatzen 14:00etan: Bazkaria 15:30etik 16:30era: Eltzia eraikinari bisita Arratsaldean, eragileen begiradatik aztertuko da. Hitzaldi irekiak: Eltzia (Oñati) Bentaranoa (Getxo) Plazara (Iruñea) CSC Luis Buñuel (Zaragoza) Can Batlló (Bartzelona) 17:30etik 18:00etara: Harrera eta ongi-etorria 18:00etatik 20:30era: Eltzia eta esperientzia gonbidatuak ezagutu 20:30ean: Eskerrak eta jardunaldiaren amaiera
Jaiki elkarteko kideek Contakids saioa eskainiko dute, gurasoendako eta umeendako dantza eta jolas saioa. Izena aurrez eman behar da (Zigor Lasagabaster: 688 84 37 01).
-Dinamizatzailea: Nerea Ariznabarreta -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Zibereskubideak gaia landuko dute nerabeekin, 12 eta 16 urte arteko gazteekin, gaztelekuan, azaroaren 16an, 17an eta 18an.
Euskaraldiko mahaia jarriko dute plazan. Bertan, Euskaraldiari buruzko informazioa jasotzeko eta izena emateko aukera egongo da; baita Euskaraldiko poltsak eta lanpasak (alfonbrak) erosteko aukera ere.
Euskaraldia. Txapak jasotzeko eguna
Partiduak dira: Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Gorka Bolinaga-Sergio Bouzas Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Iñaki Ugarteburu-Mikel Elkoro Alberto Telleria-Anjel Ibarluzea / Gorka Bolinaga-Sergio Bouzas Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta / Alain Valle-Eneko Ormaetxea Andoni Elorza-Oskar Sarasua / Mikel Beretxinaga-Ibon Unzetabarrenetxea
Eskoriatzako Udalak III. pintxo lehiaketa antolatu du azaroaren 16tik 18ra (biak barne). Lehiaketak herriko merkataritza eta ostalaritza sustatzeko helburua izango du. Pintxo bakoitzak, 1,80 euroko prezioa izango du, eta ordutegi hauetan probatu ahal izango dituzte herritarrek Akeita tabernak prestatutako, Neguari Koxk, Urrestilla tabernaren Kokotxa-nel eta Mirentxuren Frantsesatxue pintxoak: Goizez: 12:00etatik 15:00etara bitartean, eta arratsaldez, 18:00etatik 21:30etara bitartean, pintxo bakoitza egin duen tabernan. Pintxo Lehiaketan parte-hartu duten tabernek zuzenean sukaldatutako pintxoak dastatzeko aukera egongo da azaroaren 18an. 14:00etan, berriz, Sari banaketa ekitaldia izango da plazan.
Pol-Pol mendizale taldeak antolatuta. Hizlaria Diego Dulanto izango da.
Gaztañatan Osintxun egitasmoaren baitan, Amaia Arriaranen eskutik antzerkia.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Kalte zerebralaren eguna aitzaki hartuta, bihartik azaroaren 25era bitartean Kajoi tabernan erakusketa bat egongo da, non Arrasateko Aita Menni egoitzako erabiltzaileek burututako 37 obra egongo diren ikusgai. Erakusketa honekin, ikusgaitasuna eman nahi zaio kalte mota honi. Hori dela eta, sarrera librea izango da eta herritar guztiei dago zuzenduta.
Saioak asteartero izango dira, guztira 7 izango direlarik. Emagin arituko da dinamizatzaile lanetan eta euskaraz izango da.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Elkoro botikan diabetesa izateko arriskua detektatzeko kanpaina azaroaren 12tik 18ra. Norentzat? Diabetikoak ez diren 45 urtetik gorako pertsonendako. Informazio gehiagorako galdetu botikan.
Movember (Moustache November) hilabetea da azarokoa eta Bergarako MovemBer gara taldeak askotariko ekintzak antolatu ditu hil osorako. Lehena zapatuan egin zuten Agorrosinen, oso arrakastatsua izan zen zuzeneko spinning eta gimnasio saio batekin.