Aretxabaletako kaleetan jarri dituzten argazki zaharrei jarraituta sasoi bateko kontuak eta istorioak ekarriko ditu gogora Aitor Antxia Leturiak.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren ekimena Trafiko-istripuak prebenitzeko sentsibilizazio kanpaina, 15-19 urte bitarteko gazteei zuzenduta. Txantxiku ikastola eta Zuazola-Larraña institutuko ikasleek parte hartuko dute.
Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistekdeituta
Gaurko egitaraua 16:30 Bolo txapelketa Ondoren, txokolatada
Amaia Albeniz eta Zuriñe Burgok 'Eskolako patioa, berdintasunean hazi eta hezi' gaiari buruz mintzatuko dira, gaur Kulturateko Areto nagusian, 18:00etatik aurrera.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak etxeetako, enpresetako eta elkarteetako elektrizitatearen kontsumoak aztertu, ulertu eta horien jarraipena egiteko saio praktikoak antolatu ditu, argindarraren kontsumoa murrizteko asmoz. Izena emateko: oihane@izadi21.eus helbidera mezu bat idatzi edo 686 427 565 telefono zenbakira deitu beharko da.
Herritarrek bozka faseraino iritsi diren 38 proposamenen artetik 10 aukeratu behar izan dituzte urrian zehar; 1.100 boto-emaile inguruk parte hartu du bozketan. Hilaren 12an esango dute zein proiektu izan diren aukeratuak.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du eta urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean, Arrasateko Emakume Txokoan izango da ikusgai. Erakusketa honen jatorria Artestura Feministak lehiaketa da, 2017. urte amaieran ospatu zena, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzeko, ikusgarri egiteko eta balioan jartzeko helburuarekin. Guztira 61 lan aurkeztu dira lehiaketara, Emakumeen Etxeen Sareko herrietan: Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Arrasate, Azpeitia, Ondarroa eta Ermuan. 61 obra horietatik, 8 sarituak izan dira eta beste 7 lanek aipamen berezia jaso dute Emakumeen Etxeen nortasuna eta baloreak adierazteko, komunikatzeko eta transmititzeko duen balio edo ahalmena, feminismoaren aldarrikapenekin bat egitea, lan proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza kontuan izanda. Orain, Artestura Feministak erakusketak lehiaketako 15 lanik onenak aurkezten ditu herriz herri: pinturak, zeramikak, oihalak, collageak eta argazkiak, besteak beste. Durangon hasi ostean, Arrasate da ,orain,galeria ibiltari honen geltokia.
EAEko Emakume Etxeen Sareak, Artestura Feministak izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du. Hala, erakusketa hau gaurtik azaroaren 15era bitartean egongo da ikusgai Emakume Txokoan.
Kalte zerebralaren eguna aitzaki hartuta, bihartik azaroaren 25era bitartean Kajoi tabernan erakusketa bat egongo da, non Arrasateko Aita Menni egoitzako erabiltzaileek burututako 37 obra egongo diren ikusgai. Erakusketa honekin, ikusgaitasuna eman nahi zaio kalte mota honi. Hori dela eta, sarrera librea izango da eta herritar guztiei dago zuzenduta.
Saioak asteartero izango dira, guztira 7 izango direlarik. Emagin arituko da dinamizatzaile lanetan eta euskaraz izango da.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Elkoro botikan diabetesa izateko arriskua detektatzeko kanpaina azaroaren 12tik 18ra. Norentzat? Diabetikoak ez diren 45 urtetik gorako pertsonendako. Informazio gehiagorako galdetu botikan.