Landare, lore, zuhaitz eta barazkien inguruko zalantzak argitu nahi? Bergarako Udalak eta Miguel Altuna LHIIko Bizikasi zerbitzuak Jakoba Errekondoren solasaldia antolatzu dute. Lekua: Osintxuko liburutegian. Aurrez izena ematea gomendatzen da (943769394 edo info@bizikasi.com helbidean)
Arekak auzolanean garbitzeko dei egin du Elgetako Udalak. Taldea 08:00etan elkartuko da Mendizaleen Plazan.
Azaroaren 10ean neguari ongi-etorria emango diote gatzagarrek. 10:00etan, mendi ibilaldia Gatzagako basoetan zehar. 11:30ean, Txondorra. Egurretik ikatzera, aintzinako lanbidea ezagutuko dute. 12:00etan Ipuin kontaketa Pello Añorgarekin. Ondoren: Luntxa
Eguneko zentroa eta etxebizitza babestuen zerbitzuak gertutik ezagutzeko ate irekiak, Torresoroaren 10. urteurrena dela-eta.11:00-13:00.
Gaztañatan Osintxun egitasmoaren baitan, Landareak lantzen solasaldia
Gaztañatan Osintxun egitasmoaren baitan, txatxilipurdirekin umeen jolasak
Azaroaren 10ean, Indianoek eraikitako herria izeneko bisita gidatua egingo da, 12:00etan, Ibarraundi museotik abiatuta. Eskoriatzako hainbat eraikin Ameriketatik heldutako diruari esker eraiki ziren, hala nola Errosario Santuko Ospitalea izandakoa, Ganuza jauregia edota San Pedro Eliza bera. Gainera, hauetako batzuetan ezusteko altxorrak ezagutzeko aukera izango da, ordu eta erdiko ibilbidean. Bi taldetan banatuta, batekin euskaraz, eta besteaz, gazteleraz egingo dute bisita. Hiru eraikin ezagutzeaz batera, Zalbidegoitia jauregia, gaur egun, kultura etxea dena ere ezagutzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Izena ematea komeni dela ere gaineratu dute antolatzaileek, jende kopurua aurreikusteko. Hori horrela, turismo@debagoiena.eus helbidera idatzi edo 943 7964 63 telefonora deitu beharko da.
Gaurko egitaraua 13:00 Meza, Eliza Abesbatzak lagunduta 14:00 Bazkaria familiarrekin 16:00 Juan Karlos Irizarren kontzertua
Juan Carlos Irizar musikariak disko berria aurkeztuko du zapatuan San Martin egoitzan, 16:00etan. Pedaleando diskoko abestiak aurkeztuko ditu. Doan izango da emanaldia.
"Mundua mundu denetik, eguzkia biraka ari da eta gu haren inguruan. Eta dei egiten dio lurrari esnatzeko, azaleko zomorroak astindu eta mozorrotzeko. Mundua mundu denetik, hartzak kobazulora sartzen dira neguko solstizioetan eta kilkerrak kanpora atera udakoetan. Eta guk dantzatu eta kantatu egiten dugu negu zein uda, egin arren euria, atera arren eguzkia, apurtu arren zeruan tximista… Ihauterietan, San Joanetan, Gabonetan ohitura zaharrak mantendu eta berriak sortzera jolasten dugu. Munduak biraka segi dezan. Eguzkiak ez ezik, musuek ere biraka jartzen dutelako mundua.Eta musuek biraka jartzen gaituztelako gu.Eta zu?" Sarrerak salgai: Urriaren 22tik aurrera Manuel Muñoz Kiroldegian. Sarrera prezioa: 6 € Adin guztietakoek sarrera beharko dute sartzeko.
Urrezko aizkolari kopa eta harri-jasotze txapelketa jokatuko dira. Aizkorarekin Joseba Otaegi (Zizurkil-Gipuzkoa), Oier Kañamares (Arostegi-Nafarroa), eta Joxean Etxeberria (Ziga-Nafarroa) arituko dira. Harria jasotzen, berriz, Imanol Albizu Goikoetxe (Elgeta-Gipuzkoa) eta Jon Irañeta (Irurtzun - Nafarroa). Sarrera da 15 euro.
Hamaikagarren urtez egingo da Atxorrotx Kultura Elkarteak antolatzen duen ardo dastatzea. 18:30ean hasita, Fernando Eskoriatza plazan, hainbat postu jarriko dituzte, eta bertan ardo mota ezberdinak probatzeko aukera izango da; ardo onduak, Euskal Herriko ardoak eta atzerriko ardoak; eta pintxo bereziak egongo dira. Horrez gain, aurten ere herriko txistulariak bertan izango dira.
Ikusiz Gozatu izena jarri diote, eta izaera soziala duten pelikulak emango dituzte; aurretik ere jardun du taldetxo batek horretan, baina aurrerantzean ikus-entzule klub erara funtzionatuko dute –halabeharrez–, eta bazkide egitea beharrezko izango da.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.
Urriaren 15etik azaroaren 11ra izango diren Zientzia eta Berrikuntza jardunaldien barruan antolatu diren hitzaldi, erakusketa, ikastaro, topaketa eta bestelakoek herriko txoko ezberdinak hartuko dituzte; aurten, datak aurreratu egin dira, ikasleengatik.
Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du eta urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean, Arrasateko Emakume Txokoan izango da ikusgai. Erakusketa honen jatorria Artestura Feministak lehiaketa da, 2017. urte amaieran ospatu zena, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzeko, ikusgarri egiteko eta balioan jartzeko helburuarekin. Guztira 61 lan aurkeztu dira lehiaketara, Emakumeen Etxeen Sareko herrietan: Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Arrasate, Azpeitia, Ondarroa eta Ermuan. 61 obra horietatik, 8 sarituak izan dira eta beste 7 lanek aipamen berezia jaso dute Emakumeen Etxeen nortasuna eta baloreak adierazteko, komunikatzeko eta transmititzeko duen balio edo ahalmena, feminismoaren aldarrikapenekin bat egitea, lan proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza kontuan izanda. Orain, Artestura Feministak erakusketak lehiaketako 15 lanik onenak aurkezten ditu herriz herri: pinturak, zeramikak, oihalak, collageak eta argazkiak, besteak beste. Durangon hasi ostean, Arrasate da ,orain,galeria ibiltari honen geltokia.
EAEko Emakume Etxeen Sareak, Artestura Feministak izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du. Hala, erakusketa hau gaurtik azaroaren 15era bitartean egongo da ikusgai Emakume Txokoan.
Kalte zerebralaren eguna aitzaki hartuta, bihartik azaroaren 25era bitartean Kajoi tabernan erakusketa bat egongo da, non Arrasateko Aita Menni egoitzako erabiltzaileek burututako 37 obra egongo diren ikusgai. Erakusketa honekin, ikusgaitasuna eman nahi zaio kalte mota honi. Hori dela eta, sarrera librea izango da eta herritar guztiei dago zuzenduta.
Saioak asteartero izango dira, guztira 7 izango direlarik. Emagin arituko da dinamizatzaile lanetan eta euskaraz izango da.
-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus
Askotarikoak jasotzen ditu egitarauak. Zatirik handiena asteburu honetakoa izango da, eta hurrengorako geratuko da kantu bazkaria.