Ostirala, azaroak 9

15:00

Gaztaina erreak eta trikitixa

Aramaio, Aramaio | Jaiak

Gaur, barikua, 15:00etan hasiko da jaia. Gaztainak erreko dituzte eskolan, guraso elkartekoen laguntzarekin. 18:30ean, berriz, kalejira egingo dute plazaraino, trikitilariekin. 

Gaztaina erreak eta trikitixa Aramaio

Gaur, barikua, 15:00etan hasiko da jaia. Gaztainak erreko dituzte eskolan, guraso elkartekoen laguntzarekin. 18:30ean, berriz, kalejira egingo dute plazaraino, trikitilariekin. 

15:00

Euskaraldia, talde argazkia

Elgetako Herri Eskola, Elgeta | Deia

Izen-emateari oihartzuna emateko talde argazkia ateratzeko deia egin diote guraso elkartetik hezkuntza komunitatea osoari. Biharko egin dute hitzordua, 15:00etan, eskolako gaztaina-erre ekitaldian.

Euskaraldia, talde argazkia Elgetako Herri Eskola

Izen-emateari oihartzuna emateko talde argazkia ateratzeko deia egin diote guraso elkartetik hezkuntza komunitatea osoari. Biharko egin dute hitzordua, 15:00etan, eskolako gaztaina-erre ekitaldian.

17:00

Odol ateratzea

MUko enpresagintza fakultatea, Oñati | Deia

Azaroko odol ateratzea

Odol ateratzea MUko enpresagintza fakultatea

Azaroko odol ateratzea

17:00

Ipuinak: 'Gu ere kontalari'

Elgetako liburutegia, Elgeta | Umeak

Elgetako neska-mutikoek egindako ipuin kontalari saioa. Beraiek izango dira kontalariak.

Ipuinak: 'Gu ere kontalari' Elgetako liburutegia

Elgetako neska-mutikoek egindako ipuin kontalari saioa. Beraiek izango dira kontalariak.

18:00

Ate irekiak Torresoroan

Torresoroa, Antzuola | Bestelakoak

Eguneko zentroa eta etxebizitza babestuen zerbitzuak gertutik ezagutzeko ate irekiak, Torresoroaren 10. urteurrena dela-eta.18:00-20:00.

Ate irekiak Torresoroan Torresoroa

Eguneko zentroa eta etxebizitza babestuen zerbitzuak gertutik ezagutzeko ate irekiak, Torresoroaren 10. urteurrena dela-eta.
18:00-20:00.

18:15

Anelkarrek 20. urturrena ospatuko du

Zurrategi plaza, Antzuola

Azaroaren 10ean beteko ditu Anelkar gobernuz kanpoko elkarteak 20 urte. Afrikan eta Brasilen hainbat proiektu eraman ditu aurrera erakundeak. Sahararekiko konpromisoa erakutsi du eta antzuolarren sentsibilizazioan eragitea lortu du.

Anelkarrek 20. urturrena ospatuko du Zurrategi plaza

Azaroaren 10ean beteko ditu Anelkar gobernuz kanpoko elkarteak 20 urte. Afrikan eta Brasilen hainbat proiektu eraman ditu aurrera erakundeak. Sahararekiko konpromisoa erakutsi du eta antzuolarren sentsibilizazioan eragitea lortu du.

18:30

Akuarela ikastaro magistrala

Kulturate, Arrasate | Ikastaroak

Rikardo Azkargortak akuarela ikastaroa eskainiko du. Margotzen duen bitartean azalpenak emango ditu; jende asko elkartuz gero, bideoz ere erakutsiko dituzte margolaneko pausuak. Amaieran, zozkatu egingo dute akuarela.

Akuarela ikastaro magistrala Kulturate

Rikardo Azkargortak akuarela ikastaroa eskainiko du. Margotzen duen bitartean azalpenak emango ditu; jende asko elkartuz gero, bideoz ere erakutsiko dituzte margolaneko pausuak. Amaieran, zozkatu egingo dute akuarela.

18:30

Pilota txapelketa

Elgetako udal pilotalekua, Elgeta | Kirola

Honakoak dira aurreikusita dauden norgehiagokak. Ruben Sanchez-Mikel Arkarazo / Mikel Elkoro-Iñaki Ugarteburu Alberto Telleria-Anjel Ibarluzea / Iban Retolaza-Jose Mari Zubiaurre Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Gorka Bolinaga- Sergio Bouzas Diego Cantabrana-Txomin de Vega / Andoni Elorza-Oskar Sarasua Mikel Beretxinaga-Ibon Unzetabarrenetxea / Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta

Pilota txapelketa Elgetako udal pilotalekua

Honakoak dira aurreikusita dauden norgehiagokak.

  • Ruben Sanchez-Mikel Arkarazo / Mikel Elkoro-Iñaki Ugarteburu
  • Alberto Telleria-Anjel Ibarluzea / Iban Retolaza-Jose Mari Zubiaurre
  • Haritz Gallastegi-Oskar Askasibar / Gorka Bolinaga- Sergio Bouzas
  • Diego Cantabrana-Txomin de Vega / Andoni Elorza-Oskar Sarasua
  • Mikel Beretxinaga-Ibon Unzetabarrenetxea / Oxel Erostarbe-Gorka Arizmendiarrieta

19:00

Memoria ekitaldia

Fernando Eskoriatza plaza, Eskoriatza | Bestelakoak

Eskoriatzako plazan, 19:00tan​​, Memoria ekitaldia. Parte hartuko dute: txistulariak, dantzariak, “Ahaztuak 1936-1977”, Iñaki Revuelta eta Jesus Etxebeste kantariak eta Benito Reolaren sendiak. Geroago, ​20:00etan, Inkernu tabernan Iñaki Revuelta eta Jesus Etxebesteren kantaldia izango da.

Memoria ekitaldia Fernando Eskoriatza plaza

Eskoriatzako plazan, 19:00tan​​, Memoria ekitaldia. Parte hartuko dute: txistulariak, dantzariak, “Ahaztuak 1936-1977”, Iñaki Revuelta eta Jesus Etxebeste kantariak eta Benito Reolaren sendiak.

Geroago, 20:00etan, Inkernu tabernan Iñaki Revuelta eta Jesus Etxebesteren kantaldia izango da.

19:00

ZTB jardunaldiak: 'Energiaren demokratizazioa eraldaketa energetikoaren bidez' hitzaldia

Aroztegin, Bergara | Hitzaldiak

Energia berriztagarriek iraultza energetiko bat ekarriko dute, jada martxan dagoena. Oier Bolibarrek kasu errealekin azalduko die entzuleei ematen ari diren aldaketak eta etorkizunean zein norabide hartuko duten, nola eragingo digun. Adibideak ugariak dira. 2017an adibidez jadanik gehiago inbertitu da Energia Berriztagarrietan elektrizitate iturri moduan Energia Fosiletan baino, lehen aldiz. Honek petrolio munduko enpresak zutik jarri ditu eta askok jada estrategia definitua dute energia berriztagarrietan gogoz inbertitzen hasteko…

ZTB jardunaldiak: 'Energiaren demokratizazioa eraldaketa energetikoaren bidez' hitzaldia Aroztegin

Energia berriztagarriek iraultza energetiko bat ekarriko dute, jada martxan dagoena. Oier Bolibarrek kasu errealekin azalduko die entzuleei ematen ari diren aldaketak eta etorkizunean zein norabide hartuko duten, nola eragingo digun. Adibideak ugariak dira. 2017an adibidez jadanik gehiago inbertitu da Energia Berriztagarrietan elektrizitate iturri moduan Energia Fosiletan baino, lehen aldiz. Honek petrolio munduko enpresak zutik jarri ditu eta askok jada estrategia definitua dute energia berriztagarrietan gogoz inbertitzen hasteko…

22:30

Revolta Permanent eta The Rodeo Idiot Engine

Antixena gaztetxea, Oñati | Musika

Revolta Permanent bizkaitarra Ultravioleta lanarekin datoz Antixenara. The Rodeo Idiot Engine taldea Baionatik dator.

Revolta Permanent eta The Rodeo Idiot Engine Antixena gaztetxea

Aste bukaeran hasiko dute gaztetxean ikasturtea. Egubakoitzean Revolta Permanent bizkaitarrak eta Baionako The Rodeo Idiot Engine taldeak igoko dira taula gainera. Sarrera 5 euro izango da; eta, ikasleendako eta langabetuendako 3 euro.

TAO ikastaroa

Etxaluze, Arrasate

Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.

TAO ikastaroa Etxaluze Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.

SENDABELAR TAILERRA

Ekin Emakumeak elkartea, Arrasate

Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus

SENDABELAR TAILERRA Ekin Emakumeak elkartea Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus

09:00
13:00

Udal tasen ordainketa epea

Oñatiko udaletxea, Oñati | Deia

Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.

Udal tasen ordainketa epea Oñatiko udaletxea

Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.

18:00
14:00

San Martin pilota txapelketa

Aramaioko kiroldegia, Aramaio | Kirola

Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.

San Martin pilota txapelketa Aramaioko kiroldegia

Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.

19:00
19:00

Zientzia eta Berrikuntza jardunaldiak

Herriko gune ezberdinetan., Bergara | Hitzaldiak

Urriaren 15etik azaroaren 11ra izango diren Zientzia eta Berrikuntza jardunaldien barruan antolatu diren hitzaldi, erakusketa, ikastaro, topaketa eta bestelakoek herriko txoko ezberdinak hartuko dituzte; aurten, datak aurreratu egin dira, ikasleengatik.

Zientzia eta Berrikuntza jardunaldiak Herriko gune ezberdinetan.

Urriaren 15etik azaroaren 11ra izango diren Zientzia eta Berrikuntza jardunaldien barruan antolatu diren hitzaldi, erakusketa, ikastaro, topaketa eta bestelakoek herriko txoko ezberdinak hartuko dituzte; aurten, datak aurreratu egin dira, ikasleengatik.

ARTESTURA FEMINISTAK ERAKUSKETA

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate

Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du eta urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean, Arrasateko Emakume Txokoan izango da ikusgai. Erakusketa honen jatorria Artestura Feministak lehiaketa da, 2017. urte amaieran ospatu zena, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzeko, ikusgarri egiteko eta balioan jartzeko helburuarekin. Guztira 61 lan aurkeztu dira lehiaketara, Emakumeen Etxeen Sareko herrietan: Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Arrasate, Azpeitia, Ondarroa eta Ermuan. 61 obra horietatik, 8 sarituak izan dira eta beste 7 lanek aipamen berezia jaso dute Emakumeen Etxeen nortasuna eta baloreak adierazteko, komunikatzeko eta transmititzeko duen balio edo ahalmena, feminismoaren aldarrikapenekin bat egitea, lan proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza kontuan izanda. Orain, Artestura Feministak erakusketak lehiaketako 15 lanik onenak aurkezten ditu herriz herri: pinturak, zeramikak, oihalak, collageak eta argazkiak, besteak beste. Durangon hasi ostean, Arrasate da ,orain,galeria ibiltari honen geltokia.

ARTESTURA FEMINISTAK ERAKUSKETA Arrasateko Emakume Txokoa Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du eta urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean, Arrasateko Emakume Txokoan izango da ikusgai. Erakusketa honen jatorria Artestura Feministak lehiaketa da, 2017. urte amaieran ospatu zena, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzeko, ikusgarri egiteko eta balioan jartzeko helburuarekin. Guztira 61 lan aurkeztu dira lehiaketara, Emakumeen Etxeen Sareko herrietan: Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Arrasate, Azpeitia, Ondarroa eta Ermuan. 61 obra horietatik, 8 sarituak izan dira eta beste 7 lanek aipamen berezia jaso dute Emakumeen Etxeen nortasuna eta baloreak adierazteko, komunikatzeko eta transmititzeko duen balio edo ahalmena, feminismoaren aldarrikapenekin bat egitea, lan proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza kontuan izanda. Orain, Artestura Feministak erakusketak lehiaketako 15 lanik onenak aurkezten ditu herriz herri: pinturak, zeramikak, oihalak, collageak eta argazkiak, besteak beste. Durangon hasi ostean, Arrasate da ,orain,galeria ibiltari honen geltokia.

10:30
18:30

Artestura Feministak erakusketa

Arrasateko Emakume Txokoa, Arrasate | Erakusketak

EAEko Emakume Etxeen Sareak, Artestura Feministak izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du. Hala, erakusketa hau gaurtik azaroaren 15era bitartean egongo da ikusgai Emakume Txokoan. 

Artestura Feministak erakusketa Arrasateko Emakume Txokoa

EAEko Emakume Etxeen Sareak, Artestura Feministak izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du. Hala, erakusketa hau gaurtik azaroaren 15era bitartean egongo da ikusgai Emakume Txokoan. 

12:00
12:00

'Juego Color Barro' erakusketa

Kajoi taberna, Arrasate | Erakusketak

Kalte zerebralaren eguna aitzaki hartuta, bihartik azaroaren 25era bitartean Kajoi tabernan erakusketa bat egongo da, non Arrasateko Aita Menni egoitzako erabiltzaileek burututako 37 obra egongo diren ikusgai. Erakusketa honekin, ikusgaitasuna eman nahi zaio kalte mota honi. Hori dela eta, sarrera librea izango da eta herritar guztiei dago zuzenduta. 

'Juego Color Barro' erakusketa Kajoi taberna

Kalte zerebralaren eguna aitzaki hartuta, bihartik azaroaren 25era bitartean Kajoi tabernan erakusketa bat egongo da, non Arrasateko Aita Menni egoitzako erabiltzaileek burututako 37 obra egongo diren ikusgai. Erakusketa honekin, ikusgaitasuna eman nahi zaio kalte mota honi. Hori dela eta, sarrera librea izango da eta herritar guztiei dago zuzenduta. 

18:00
20:00

Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza eskola

Irizar jauregia, Bergara

Saioak asteartero izango dira, guztira 7 izango direlarik. Emagin arituko da dinamizatzaile lanetan eta euskaraz izango da.

Bergarako Emakumeentzako Jabekuntza eskola Irizar jauregia

Saioak asteartero izango dira, guztira 7 izango direlarik. Emagin arituko da dinamizatzaile lanetan eta euskaraz izango da.

18:00
20:00

Sabel dantza

Bergarako Gaztelekua, Bergara | Ikastaroak

-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz -Hizkuntza: euskaraz -Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus

Sabel dantza Bergarako Gaztelekua

-Dinamizatzailea: Jaione Albeniz

-Hizkuntza: euskaraz

-Izen-ematea: 943 76 91 65 edo berdintasuna@bergara.eus

Herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»