Lau urteko umeak bisitak egingo dituzte haurren liburutegia eskola ordutan. Dinamizatzailea: Aurorita Beti Polita (Lur Korta)
Mikel Elorzak idatzitako ipuin bildumarekin Susa argitaletxeak kaleratutako Aspaldiko lagunen bisita liburuko hiru ipuin izango dituzte solasaldirako gaia urriko Hitzez Pitz saioan. Goizeko taldea 10:30ean elkartuko da eta arratsaldekoa 17:15ean. Irakurgaiak eskuragarri daude liburutegian. Izen-ematea ere liburutegian egin behar da.
Bibliotekaren eguna. Ipuin kontaketa, haur txikientzat eta familiak. Retro ipuinak. Ipuin kontalaria: Miren Larrea
Kontalaria: Dorleta KortazarAdin gomendatua: + 4
Immigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendaria den Gorka Morenok hitzaldia eskainiko du Kulturaten, hilaren 25ean. Actitudes y estereotipos hacia la inmigración. ¿Qué hay de (in)cierto? izango da hitzaldiaren gaia.
Luis Garderen eskutik
Pol-Pol mendizale taldeak antolatutako hitzaldia Hizlaria: Alberto Iñurrategi
2015-2019 legegintzaldiaren nondik norakoez jardungo du Antzuolako EH Bilduk egunean, urriak 25, 19:15etik 20:15era, Olaranen. 2019ko Udal hauteskundeen gaineko informazioa ere emango zaie herritarrei. Bilera irekia da eta antzuolar oro dago gonbidatuta parte-hartzera.
Kooltour Ostegunen urriko egitarauaren barruan, gaur La Inquisición taldea arituko da Arrasateko Gaztetxean. Kontzertua 22:00etan hasiko da eta sarrera 5 euro izango da.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.
Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.
Irailaren 27an erretzeari uzteko beste ikastaro bat antolatu dute Bergarako osasun zentroan, taldean egiteko. Ikastaro bakoitzak bost saio izango ditu,bost astetan. Edozeinek izena eman dezake, bere medikuarengana edo erizainarengana joanda. Doakoa da.
Fernando Martinez Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30/Larunbatean 12:00-14:00 eta 18:00-20:30/Igande eta jai egunetan 12:00-14:00
Atzo, urriak 12, ospatu zuten Aramaioko kanpoko pintura lehiaketaren 27. edizioa. 29 helduk eta 16 urtetik beherako 20 artistek hartu zuten parte eta, antolatzaileen arabera, epaimahaiarendako "oso zaila" izan zen koadro sarituak aukeratzea.
Kimu Berri proiektu berritzaileen IX. edizioari dagozkion lanen erakusketa Enpresagintza Fakultatean. Urriaren 31 arte.
Urriaren 15etik azaroaren 11ra izango diren Zientzia eta Berrikuntza jardunaldien barruan antolatu diren hitzaldi, erakusketa, ikastaro, topaketa eta bestelakoek herriko txoko ezberdinak hartuko dituzte; aurten, datak aurreratu egin dira, ikasleengatik.
Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du eta urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean, Arrasateko Emakume Txokoan izango da ikusgai. Erakusketa honen jatorria Artestura Feministak lehiaketa da, 2017. urte amaieran ospatu zena, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzeko, ikusgarri egiteko eta balioan jartzeko helburuarekin. Guztira 61 lan aurkeztu dira lehiaketara, Emakumeen Etxeen Sareko herrietan: Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Arrasate, Azpeitia, Ondarroa eta Ermuan. 61 obra horietatik, 8 sarituak izan dira eta beste 7 lanek aipamen berezia jaso dute Emakumeen Etxeen nortasuna eta baloreak adierazteko, komunikatzeko eta transmititzeko duen balio edo ahalmena, feminismoaren aldarrikapenekin bat egitea, lan proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza kontuan izanda. Orain, Artestura Feministak erakusketak lehiaketako 15 lanik onenak aurkezten ditu herriz herri: pinturak, zeramikak, oihalak, collageak eta argazkiak, besteak beste. Durangon hasi ostean, Arrasate da ,orain,galeria ibiltari honen geltokia.
EAEko Emakume Etxeen Sareak, Artestura Feministak izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du. Hala, erakusketa hau gaurtik azaroaren 15era bitartean egongo da ikusgai Emakume Txokoan.
1991n lehenengoz egin zenetik, bi urtean behin Txotxongilo Mostrak hartzen du Bergara; Bergarakoa da ikuslego heldu batentzat pentsatutako txotxongiloen Estatuko lehenengo mostra.