Ikasketa ez unibertsitarioetarako beka deialdia. Informazio gehiago Elgetako Herri Eskolan. Eskaerak aurkezteko azken eguna: urriak 19
Ate irekiak ludotekan bi urteko gelako neska-mutikoek eta beraien familiek zerbitzua ezagutu dezaten. Ordutegia 16:00etatik 19:00etara.
Elkarteko kirol talde guztiei argazkiak aterako dizkie UDAk Ibarra futbol zelaian. Ekitaldia AZ Gaubelak djak girotuko du.
L.H.3. mailako neska mutilei zuzenduta
Artisautza tailerra eta ipuin kontaketa egingo dituzte.
Elgetako mintzalagun programaren ikasturte hasierako aurkezpen ekitaldia.
Asisko Urmenetarekin 'Eusklabo Alaiak' liburuaren aurkezpena: hitzaldia eta marrazkiak.
Elgetako binakako 4 t'erdiko pilota txapelketako lehenengo norgehiagokak, frontoian.
Bertso eskolak antolatuta, hamabi bertsolarik parte hartuko dute; arratsaldean jokatuko dira bi finalerdiak, eta sei bertsolari onenek lortuko dute finalerako sailkatzea. Finala Iturrieta sagardotegian izango da, afalostean, musikaz lagunduta.
Dinamizatzailea: Andoni Salamero eta Mixel Ducau. Bibliotekaren eguna egitarauan barne. Arantzazuko Goiko Benta jatetxean
Hizlaria: Jose Mari Larrañaga
Gaur Mondragon Goi Eskola Politeknikoak 75. urteurreneko ekitaldia burutuko du. Hala, Korrontzi eta Oinkari Dantza Taldeak emango die amaiera ekitaldiari. Emanaldia Arrasateko Amaia Antzokian izango da, 19:30etan.
Gazteok Euskaraldian zer? Egubakoitza, urriak 19, 19:30ean, kultura etxean egingo da bilera.
Urriaren 20an Donostian egingo den Orain presoak manifestaziora joateko autobuserako izen-emate epea bukatuko da gaur. Horretarako honako tabernatara jo: Urbaltz, Gurea eta Azkena.
Hurretik programaren aurkezpen ekitaldia. Gala gazte-helduentzako izango da eta transmisioaren eta kultur-ondarearen gaia izango da haria. Gala hau, baina, Potx eta Lotxek aurkeztuko dute eta halako gai serioez mintzatuko dira. Herritarrei grabatutako hainbat bideo ere proiektatuko dira.
Ametsak dira egi erabat bete aurretik disko berriaren aurkezpen kontzertua. Sarrera 5 euro
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.
Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.
Irailaren 27an erretzeari uzteko beste ikastaro bat antolatu dute Bergarako osasun zentroan, taldean egiteko. Ikastaro bakoitzak bost saio izango ditu,bost astetan. Edozeinek izena eman dezake, bere medikuarengana edo erizainarengana joanda. Doakoa da.
Fernando Martinez Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30/Larunbatean 12:00-14:00 eta 18:00-20:30/Igande eta jai egunetan 12:00-14:00
Atzo, urriak 12, ospatu zuten Aramaioko kanpoko pintura lehiaketaren 27. edizioa. 29 helduk eta 16 urtetik beherako 20 artistek hartu zuten parte eta, antolatzaileen arabera, epaimahaiarendako "oso zaila" izan zen koadro sarituak aukeratzea.
Elgetako liburutegiak antolatutako Literatura Ginkana lehiaketa martxan da. Hilaren 24ra bitartean hainbat proba aterako dituzte. Egin eta puntu gehien lortzen dituen saria eskuratzeko aukera izango du.
Kimu Berri proiektu berritzaileen IX. edizioari dagozkion lanen erakusketa Enpresagintza Fakultatean. Urriaren 31 arte.
Urriaren 15etik azaroaren 11ra izango diren Zientzia eta Berrikuntza jardunaldien barruan antolatu diren hitzaldi, erakusketa, ikastaro, topaketa eta bestelakoek herriko txoko ezberdinak hartuko dituzte; aurten, datak aurreratu egin dira, ikasleengatik.
Artestura Feministak erakusketa ikusgai Emakume Txokoan Euskal Autonomia Erkidegoko Emakumeen Etxeen Sareak Artestura Feministak erakusketa ibiltaria antolatu du eta urriaren 17tik azaroaren 15era bitartean, Arrasateko Emakume Txokoan izango da ikusgai. Erakusketa honen jatorria Artestura Feministak lehiaketa da, 2017. urte amaieran ospatu zena, emakumeen sormena eta produkzio artistiko feminista bultzatzeko, ikusgarri egiteko eta balioan jartzeko helburuarekin. Guztira 61 lan aurkeztu dira lehiaketara, Emakumeen Etxeen Sareko herrietan: Basauri, Donostia, Durango, Eibar, Arrasate, Azpeitia, Ondarroa eta Ermuan. 61 obra horietatik, 8 sarituak izan dira eta beste 7 lanek aipamen berezia jaso dute Emakumeen Etxeen nortasuna eta baloreak adierazteko, komunikatzeko eta transmititzeko duen balio edo ahalmena, feminismoaren aldarrikapenekin bat egitea, lan proposamenaren originaltasuna eta berrikuntza kontuan izanda. Orain, Artestura Feministak erakusketak lehiaketako 15 lanik onenak aurkezten ditu herriz herri: pinturak, zeramikak, oihalak, collageak eta argazkiak, besteak beste. Durangon hasi ostean, Arrasate da ,orain,galeria ibiltari honen geltokia.
EAEko Emakume Etxeen Sareak, Artestura Feministak izeneko erakusketa ibiltaria antolatu du. Hala, erakusketa hau gaurtik azaroaren 15era bitartean egongo da ikusgai Emakume Txokoan.
Manuel Iradier elkarteak antolatuta, kolonialismoaren gaineko hitzaldia egingo dute eguenean, 18:30ean, Aba Kane irakasle senegaldarraren eskutik. Barikuan, 17:00etan, artisautza tailerra eta ipuin kontaketa egingo dituzte. Azkenik, zapatuan, 19:30ean, ezkon-bizimoduari buruzko filma emango dute. Dena, kultura etxean.
Urriak 19 Ostirala 22:30etan the Potes ametsak dira egi erabat bete aurretik disko berriaren aurkezpen kontzertua.Sarrera 5 Euro. The potes The potes 2011-2012 urte bitartian sortutako talde Arrasatearra. Lehenengo kontzertua 2012ko abenduaren 25ian. Taldekide dezberdin asko pasatu die taldetik. Baina gaur egun zazpik osatzen daue. Instrumentuak: Bateria,bajua, gitarra elektrika eta akustikuak, banjoa eta akordeoia. Gure lehen lan luzia”ametsak dira egi erabat bete aurretik” aurkezteko lehen kontzertua izango da. Kontzertua 97,2 Frekuentzia Mokoloaren bitartez entzun ahal izango da, edota www.txapairratia.org-ean zuzeneko streaming bitartez.