Jesus Maria Mata antzuolarrak hamarkada bat darama barrukotasuna lantzen gaztetxoekin eta gurasoekin. Urteak daramatza ere adimen espirituala bere kabuz ikertzen eta lantzen. Ikasturte honetarako hastapenerako saioaz gain, egunerokotasuna lantzeko ikastaroa ere antolatu du.
Kantsatzeke taldeak familian egiteko irteera egingo du domekan, urriak 14. Taldea 08:30ean abiatuko da Mendizaleen Plazatik. Buelta 16:00-17:00ak aldera izango da. Adin txikikoak guraso edo nagusi baten ardurapean beharko dute. Izena emateko epea zabalik da urriaren 11ra bitartean udaletxean, kantsatzeke@gmail.com helbide elektronikoan zein Facebook (Kantsatzeke) bitartez. Prezioa da 6 euro, eta adin txikikoen kasuan 4 euro.
Potx eta Lotx pailazoek Herriko festetan ikuskizuna egingo dute. DVDa grabatzeko baliatuko dituzte emanaldiak. Bi izango dira: 16:30ean eta 18:30ean
'Hotel Transilvania 3' filma, gaztetxoendako
Antzerki Hilabetearen barruan Xake Produkzioak taldeak Lur antzezlana eskainiko du. Kepa Errasti aretxabaletarrak zuzendutako lana da eta oholtza gainean izango dira Erika Olaizola, Mikel Laskurain, Nerea Gorriti eta Errasti bera. Bi emanaldi izango dira 17:00etan eta 19:00etan.
Bilboo Purple Vellocet taldearen emanaldia
Musikarekin lotura zuzena duten filmak.
'Yucatán' filma. Gaur bi emanaldi: 19:30ean eta22:30ean
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.
Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.
Irailaren 27an erretzeari uzteko beste ikastaro bat antolatu dute Bergarako osasun zentroan, taldean egiteko. Ikastaro bakoitzak bost saio izango ditu,bost astetan. Edozeinek izena eman dezake, bere medikuarengana edo erizainarengana joanda. Doakoa da.
Fernando Martinez Ordutegia: Astelehenetik ostiralera: 18:00-20:30/Larunbatean 12:00-14:00 eta 18:00-20:30/Igande eta jai egunetan 12:00-14:00
Atzo, urriak 12, ospatu zuten Aramaioko kanpoko pintura lehiaketaren 27. edizioa. 29 helduk eta 16 urtetik beherako 20 artistek hartu zuten parte eta, antolatzaileen arabera, epaimahaiarendako "oso zaila" izan zen koadro sarituak aukeratzea.
Lanak Aramaioko udalerrian egin beharko dira, egunean bertan. Euskarriak Sastiñan zigilatuko dituzte, 09:00ak eta 11:00ak artean, eta margolanak han bertan aurkeztu beharko dira 14:00ak aurretik. Sariak izango dira 700, 500 eta 400 euro helduetan –aramaioar onenari 150–, eta 16 urtera artekoetan 150, 100 eta 50 euroko bonuak.