Antzerki Hilabetearen barruan eta ikasleendako antolatutako emanaldien artean Markeliñe taldeak Hareazko ipuinak lana eskainiko die 11 eta 12 urte arteko gaztetxoei. Bi emanaldi izango dira: 09:00etan eta 10:30ean.
Hizlaria: Kike Amonarriz
Gazteleraz egingo du hitzaldia Payak eta izenburua da Ama no habla euskara. Euskararen transmisioan euskaldunak ez diren gurasoek jokatzen dute papera izango du hizpide. Etxean bizi izandako esperientzia oinarri izango du. Elgetako Euskaraldia batzordeak antolatutako hitzaldia da.
Zuzendaria: Paul Urkijo Alijo Iraupena: 96 min Genero: Fantastikoa Kalifikazioa: 12 urtetik gora Prezioa: 3 euro
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.
Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.
Irailaren 27an erretzeari uzteko beste ikastaro bat antolatu dute Bergarako osasun zentroan, taldean egiteko. Ikastaro bakoitzak bost saio izango ditu,bost astetan. Edozeinek izena eman dezake, bere medikuarengana edo erizainarengana joanda. Doakoa da.