08:00 Etxafuegoak, "sare sozialei jaten emateko". 12:00 Meza santua, herriko harategien alde. 17:30 Potx eta Lotx pailazoekin Izar berriak haurrentzako ikuskizuna, Seber Altube plazan. 18:00 Brazzet MV Brass Band taldearen eskutik Jazz Fussion ikuskizun paregabea, Herriko Plazatik hasita. 18:30 Kilikiak eta erraldoiak herrian zehar. 19:00 Oria txaranga beteranoa, Herriko Plaza inguruan. 20:30 Maritxuri lore eskaintza eta miraria Herriko Plazako iturrian. 21:00 Txosnagunean flashmob-lipdub-fotoa, Tubo basoik ez suduraundixen eskubideen alde lelopean. 00:00 Luhartz taldearen dantzaldia, Herriko Plazan. 03:00 Arbolapetako zuhaitzari ardoa botatzea. 06:00 Ur jolasak gaztetxean, bertako "ittufin ugarixek aprobetxaute". 08:00 Gaupaseroen sinposioa. Oharrak: • Eskapularioa jantzi. • Maritxuk ez du eraso sexistarik onartuko. • Gogoratu Maritxuk eskertu egiten duela loreak jasotzea
Josune Murgoitio arrasatearrak Margotutako hormak argazki-erakusketa zabalduko du Arkupen. Euskal Herrian hormetan egindako pintaden (graffiti politikoak eta sozialak) eta mural aldarrikatzaileen esanahia, balioa eta erabilera sinbolikoa aztertzea izan da asmoa, baina giza eta kultura antropologiaren perspektibatik, bake kulturari, memoriari eta giza eskubideei lotutako espazio publikoetan oinarrituta. Irekiera ekitaldia egingo dute urriaren 5ean, 18:30ean, eta gero bisita gidatuak eskainiko ditu urriaren 9an (18:30) eta 20an (12:00).
Gazteleku zerbitzua barikuetan ere zabaltzeko aukera izango da ikasturte honetan eta horrekin batera espazioa berritzeko asmoa dago. Horien guztien inguruan berba egiteko batzar irekia deitu dute erabiltzaileendako.
Gaurko egitaraua da: 19:00etan, elkarretaratzea ORAIN PRESOAK lelopean, plazan. 20:00etan, PIZZA-JATEA Labetegiren eskutik, Txosna Batzordeak antolatuta. 22:00etan, MAHAI-FUTBOL txapelketa, Txosna Batzordeak antolatuta. 22:30ean, BERTSO JAIALDIA, Zubikoa kiroldegian. Bertsolariak: Aitor Mendiluze, Nerea Ibarzabal, Andoni Egaña, Sustrai Colina, Miren Artetxe eta Unai Iturriaga. Gai-jartzailea: Txinparta Bertso Eskolia / Gai emailea: Egoitz Atxaga Sarrerak salgai, Txokolateixian. Nagusiak: 10 €. Gazteak: 8 €
Lehenengo giz-proba egingo dute gaur Oñatiko eta Lezoko talde banak. 715 kiloko harriari tiratu behako diote 20 minutuz.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.
Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.
Bihar, irailak 21, Bergarako Beart elkartearen bitartez Baionako Galeries Des Corsaires-eko artisten pintura lanak ikusi ahalko dira Aroztegin, 18:30ean. Baiona Ttipiko kortsarioen galeria da eta urriaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Ekainean Beart-eko 30 artisten lanak izan ziren ikusgai Baionako lokalean. "Ohore bat izan zen guretzat", diote baionarrek.
Irailaren 27an erretzeari uzteko beste ikastaro bat antolatu dute Bergarako osasun zentroan, taldean egiteko. Ikastaro bakoitzak bost saio izango ditu,bost astetan. Edozeinek izena eman dezake, bere medikuarengana edo erizainarengana joanda. Doakoa da.