Elgetako saioak barikuan hasi eta domeka bitartean izango dira. Sarrera ia guztiak agortuta dauden arren, leihatilan gutxi batzuk izango dira salgai eguenean, hilak 27, 17:00etan. Emanaldiak dira: Barikua, hilak 28, 19:00etan eta 21:30ean. Zapatua, hilak 29, 17:00etan eta 19:30ean. Domekan, hilak 30, 12:00etan eta 17:00etan.
Moda desfilea egingo dute erretiratuek Kultura Astearen barruan. Aurretik, Basotxoko kantu taldeak abestuko du.
Txillardegi oroituz plaka jartzea, Milikuan(Arantzazu). Hitzak: Koldo Izagirre. Musika: Pelax.
Resurreccion Maria Azkueren omenez Olaitturri antzerki taldeak prestatutako herri antzerkia da, kultura hamabostaldiaren barruan. Aurre-estreinaldia da gaur, doan.
Egun kopuru zehatzik gabeko bidaia, Montesinho parke naturalean hasi eta Algarbeko itsas-ertzeraino motorreanHizlaria: Naia Pagoaga
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.
Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.
Bihar, irailak 21, Bergarako Beart elkartearen bitartez Baionako Galeries Des Corsaires-eko artisten pintura lanak ikusi ahalko dira Aroztegin, 18:30ean. Baiona Ttipiko kortsarioen galeria da eta urriaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Ekainean Beart-eko 30 artisten lanak izan ziren ikusgai Baionako lokalean. "Ohore bat izan zen guretzat", diote baionarrek.
Ikastaroak 19:30etatik 21:00ak bitartean izango dira. Informazioa eta izen-ematea 610 953 794 edota yogaonati@gmail.com.
2018-2019 ikasturterako gaztetxokorako hezitzaileak kontratatzeko deialdia egin du Udalak. Lan eskaintza, azarotik apirilera bitartekoa da. Izena emateko epea zabalik dago urriaren 5era arte. Hona hemen bete beharreko baldintzak.
Irailaren 27an erretzeari uzteko beste ikastaro bat antolatu dute Bergarako osasun zentroan, taldean egiteko. Ikastaro bakoitzak bost saio izango ditu,bost astetan. Edozeinek izena eman dezake, bere medikuarengana edo erizainarengana joanda. Doakoa da.