Eguaztenean, hilak 26, Euskal Wikilarien elkarteko kide batek wikipediari buruzko tailerra emango du Irizar jauregian, 18:00etan. Interneten Bergarari buruzko informazio gehiago zabaltzeko lantaldea osatzea da Udalaren asmoa.
Txillardegi aintzindaria HITZALDIA, Fito Rodriguez irakaslea eta idazlearen eskutik.
2017-2018ko ikasturtean, Aretxabaletako eta Eskoriatzako bigarren hezkuntzako 2.,3. eta 4. mailetako eta Aretxabaletako UDA elkarteko nerabe guztien artean substantzien kontsumoen inguruko mapeo bat egin zen. San Juan de Dios ospitaleak hartu zuen egitasmoa aurrera eramateko ardura. Ikerketa edo azterketa horretan, kontsumoen eskalaz gain, erabakiak hartzeko trebetasunen eskala, autoestimuaren eskala, drogen kontsumoari loturiko arriskuen pertzepzioaren eskala, asertibitatearen eskala eta drogak kontsumitzeko presio sozialaren aurreko erresistentziaren eskala neurtu ziren. Orain, inkestek emandako datuak aztertu ondoren, gurasoekin partekatzeko hitzaldi bi antolatu dira, herri bakoitzean bana. Hizlari, San Juan de Dios Ospitaleko teknikari eta psikologoak) arituko dira. Aretxabaletan, irailaren 25ean izango da, arratsaldeko 19:00etan Arkupe kultur Etxean.Eskoriatzan, irailaren 26an izango da, Zaldibar Antzokia arratsaldeko 19:00etan. Hitzaldia, bereziki nerabeen gurasoei zuzenduta dago eta bertaratzeko izena eman beharko da.Hona hemen aukerak: Aretxabaletan:Telefonoz: 943081001Formulario bidez Eskoriatzan:Emailez: gazteria@eskoriatza.eusFormulario bidez
Ikasturte hasierako batzarra gurasoendako, udaletxean, 19:00etan.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.
Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.
Bihar, irailak 21, Bergarako Beart elkartearen bitartez Baionako Galeries Des Corsaires-eko artisten pintura lanak ikusi ahalko dira Aroztegin, 18:30ean. Baiona Ttipiko kortsarioen galeria da eta urriaren 7ra arte bisitatu ahal izango da. Ekainean Beart-eko 30 artisten lanak izan ziren ikusgai Baionako lokalean. "Ohore bat izan zen guretzat", diote baionarrek.
Ikastaroak 19:30etatik 21:00ak bitartean izango dira. Informazioa eta izen-ematea 610 953 794 edota yogaonati@gmail.com.