Mugikortasunaren Aste barruan bigarren eskuko bizikleten azoka eta ibilgailu elektrikoen erakusketa izango dira; azken horietako batzuk Aretxabaletako Lanbide Institutuko ikasleek egindakoak. Materiala saltzeko interesa izanez gero, martitzenean (11:00-13:00 eta 17:00-19:00) zein eguaztenean (11:00-13:00) plazara eroan beharko dira.
Antzuolako Odol Emaileen Elkarteak dei egin die antzuolarrei datorren eguaztenean, irailaren 19an, Olaranera joateko odola ematera 17:30etik aurrera. Bada, bi baldintza bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. 20:00ak aldera arte egongo da odola emateko aukera eta bereziki gazteei dei egin diete.
Antzuolako Odol Emaileen Elkarteak dei egin die antzuolarrei datorren eguaztenean, irailaren 19an, Olaranera joateko odola ematera, 17:30etik aurrera. Hain zuzen, bi baldintza bete behar dira: 18 urtetik gorakoa izatea eta 50 kilo baino gehiago pisatzea. 20:00 aldera arte egongo da odola emateko aukera eta, bereziki, gazteei dei egin gura diete.
Berdintasun kontseilua sortzeko hurrengo saioa egingo da gaur. Emakume guztiak daude gonbidatuta. Udaletxeko osoko bilkuren aretoan izango da bilera
Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztuko dute Zaldibar antzokian.
Norbere burua sendatzeko gaitasuna garatu, estresa bizipozean bilakatu eta barne bakea lantzeko tailerra. Irakaslea Kontxi Garmendia da, eta ikastaroa Etxaluzen izango da, urriak 4, azaroak 8 eta abenduak 13 arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara. Izen ematea: Pablo Uranga 4 behea- Arrasate, Tlf:943798370-651707936.
Ama lurrak eskaintzen dizkigun lehengaiak baliatuz, osasunaren autogestioa landuko da. Irakaslea Ekoudalatx mintegia izango da, urriak 15, 22, 29, eta azaroak 5,12 eta 19 Ekin Emakumeak elkartean, Pablo Uranga 4 behea, arratsaldeko 17:00etatik 19:00etara. Izen ematea: Ekin Emakumeak Pablo Uranga 4 behea, Tlf:943798370-651707936, emakumeak@ekinemakumeak.eus
Ibi iraunkorra, garaje eta kanposantu tasak ordaintzeko borondatezko epea irailaren 7tik azaroaren 9ra arte.
Alebin, benjamin, infantil eta kadete mailetako Arabako ehunetik gora pilotarik –hogei Aramaiokoak– parte hartuko dute txapelketan, bikoteka. Azaroaren 10a bitartean, bariku eta domeketan jokatuko dira partiduak. 18:00etan hasiko da biharkoa, hiru norgehiagokarekin; domekakoa 10:00etan hasiko da, eta bost partidu izango dira.
Zapatuan, domekan eta jai egunetan itxita, gainotzeko egunetan irekita eta ondorengo ordutegiarekin: Goizean: 11:00-13:00 Arratsaldean: 18:00-20:00
Itsas Laguntza Humanitarioa taldea egiten ari den lana ikusi eta gertutik ezagutu
Irailaren 17tik 22ra bitartean: Irailak 18, 18:30etan: 'Aretxabaletako tomateak. Erakusketa, dastaketa eta ekoizleekin topaketa' hitzaldia. Zaraia Aretoan. Irailak 20, 18:30etan: Haziak lortzeko tailerra. Zaraia Aretoan. Irailak 22: Azoka berezia.
Ikastaroak 19:30etatik 21:00ak bitartean izango dira. Informazioa eta izen-ematea 610 953 794 edota yogaonati@gmail.com.