San Inazio Eguna ospatuko dute Muru-Alde elkartean. 12:00etan, meza parrokian, hildako bazkideen alde. Ondoren, salda eta txorixoa elkartera hurbiltzen direnentzat. 14:30ean, bazkaria Unai Agirre eta Beñat Ugartetxea bertsolariek eta herriko trikitilariek (Iturbe, Txanpo eta Paulo) girotuta.
“Oñatiko altxorrak” bisita gidatuak. Turismo Bulegoan, 13:00etan eta 17:00etan. Sarrerak turismo bulegoan eskuragarri lau eurotan. Informazioa: 943 78 34 53.
Turismo bulegoak antolatuta, 'Oñatiko altxorrak'; Sancti Spiritus Unibertsitatea eta Mikel GoiaingeruarenParrokia. Turismo bulegotik, 13:00etan eta 17:00etan
Irailaren 15era arte bi sorosle egongo dira 15:00etatik 20:00etara arte, egunero.
Aurten, Errekan Gora hamaikagarren edizioan, uztaileko asteburuetan izango diren emanaldiez gain, egun handia, irailerako utzi dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, Atxorrotx mendian egingo duten jaierako. Uztailak 7 • Willis Drummond Gernika plazan, 22:30. Uztailak 13 • The Farras Marching Band Kalean zehar, 19:30. Uztailak 20 • Alai abesbatza Ibarraundi, 22:30. Uztailak 27 • Izaro Zaldibar plaza, 22:30. Irailak 15 • Zopilotes Txirriaus, umeen gunea… Atxorrotx mendian.