Uztaileko kontsulta hilaren 19an izango da. Txanda hartzeko deitu: 943 76 80 77 (Nati).
19:00 BATUKADA Matxiategin eta PINTXO POTEOA19:30 ARANTXA eta PANTXO taldea
Patata tropikala taldeak Patata pirata ikuskizuna eskainiko die neska-mutikoei.
Domeketarrak taldearen emanaldia Lapiko Gorri gastrotekaren aurrean
Kepa Zelaiak gitarra joko du eta Mikel Ezkerrok perkutsioa.
Irailaren 15era arte bi sorosle egongo dira 15:00etatik 20:00etara arte, egunero.
Aurten, Errekan Gora hamaikagarren edizioan, uztaileko asteburuetan izango diren emanaldiez gain, egun handia, irailerako utzi dute antolatzaileek. Hain zuzen ere, Atxorrotx mendian egingo duten jaierako. Uztailak 7 • Willis Drummond Gernika plazan, 22:30. Uztailak 13 • The Farras Marching Band Kalean zehar, 19:30. Uztailak 20 • Alai abesbatza Ibarraundi, 22:30. Uztailak 27 • Izaro Zaldibar plaza, 22:30. Irailak 15 • Zopilotes Txirriaus, umeen gunea… Atxorrotx mendian.
Uztailaren 13tik 29ra Debagoienak 29. jardunaldi gastronomikoak hartuko ditu. Programaren baitan, menu bereziak, bisitak eta txakolin azoka daude aurreikusita.
Igeriketa ikastaroak eta ur ekintzetan, 2018-19 ikasturterako izen-ematea zabalduko dute gaur. Uztailaren 20ra bitartean egongo da zabalik. Kiroldegian eman behar da izena eta ordutegia da: 10:00-13:00 16:00-19:00
Euskal Herriko azken urteetako historia, politiko, sozial eta kulturala islatzen duen pegatina erakusketa egongo da gaztetxean. Mugimendu politiko, borroka eta talde askoren pegatinak biltzen dituzten 25 panel egongo dira ikusgai bakoitzean dagokion azalpenarekin. Uztailaren 22ra arte egongo da.