Aurten ere Debagoienean artilea jasotzeko zerbitzua emango da. Bi bilketa antolatuko dira. Uztailaren 3an Oñatin eta Bergaran eta uztailaren 5ean Eskoriatzan, Aretxabaletan, Arrasaten, Antzuolan, Elgetan eta Leintz Gatzagan. Artilea bezperan atera beharko da. Zerbitzua eskatzeko aurrez deitu beharko dute Elgetako, Leintz Gatzagako, Aretxabaletako Aozaratzako ekarpen gunekoek eta Arrasateko Garagartza auzokoek. Telefonoa da 943 50 47 21.
Emakume baserritarren bizimodua hobetzeko politika publikoak izango dituzte hizpide Debagaraia Landa Garapen elkarteko egoitzan uztailaren 5ean 10:00etatik 14:00etara. Izen-ematea ekainaren 29ra arte 656 78 14 15 telefono zenbakian.
Gatz taldeak Tiriritorto basatia ikuskizuna eskainiko die umeei, txotxongiloek lagun eginda.
Cia Tornado taldearen eskutik, Lapur Minak kale antzerkia.
Irailaren 15era arte bi sorosle egongo dira 15:00etatik 20:00etara arte, egunero.
Bilduma ikusgai uztailaren 15era arte.
Astelehena ezkero dago ikusgai, uztailaren 15era arte, astelehenetik egubakoitzera 18:00etatik 20:00etara; Javier Galarzaren, Fernando Garciaren, Luis Maiztegiren eta Mikel Untzilla legazpiarraren zigilu bildumak batzen ditu erakusketak; bakoitzak gai bat lantzen du.
Bertako eta sasoiko baserritarren produktuak egongo dira salgai. Pintxo-potea ere egongo da eguaztenero.