Lehen Hezkuntzako ikasleek ikasturteko notak jasoko dituzte Herri Eskolan.
Haur eta gazteen transexualitatearen gainean berba egitera etorriko dira Chrysallis elkarteko kide diren Bea Server eta Elaia Jimenez. Hitzaldiaren gaia da: Ez da nire gorputza, zure begirada da.
Udalbatza 19:00etan elkartuko da ekaineko osoko bilkura egiteko. 2018ko maiatzaren 29ko Ohiko Udal Batzarraren akta onartzea, hala badagokio. Alkatetzaren erabakien kontu ematea. Hornitzaileei 2018ko 1. Hiruhilabetean egindako ordainketa epeen informazioa ematea. 2017ko ekitaldiko Kontu Orokorra behin betikoz onartzea, hala badagokio. Sentsibilizazio programako kontratuaren esleipen erabakia, hala badagokio. Kutxa Ekogunearekin Ortu Publikoen hitzarmena berritzeko erabakia onartzea, hala badagokio. Euskaraldiaren aldeko adierazpena. Galdera-erreguak.
Ez da kasualitatea izan! delako erakusketa ipini du Arrasate Zientzia Elkarteak, hilaren 29ra arte.
Gaur zabalduko dute eta ikusgai egongo da uztailaren 1era arte. Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen kide batzuek egin dituzten argazkiak dira. Hain justu ere, Alicia Tebar, Arantxa Arranz, Jose Mari Arrigain, Josu Fdez. Varona, Juan Antonio Unzurrunzaga, Manu Martinez, Maribel García, Marilo Zubizarreta etaNatxo Castellanos dira egileak.
Irailaren 15era arte bi sorosle egongo dira 15:00etatik 20:00etara arte, egunero.