Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta podologoaren kontsulta ekainaren 21ean, 15:30etik aurrera, kultura etxean. Ezinbestekoa da aurrez txanda hartzea. 943 76 80 77 (Nati)
Olazar jubilatuen elkarteko bazkideek merienda egingo dute Gernika plazan (plaza-txikin).Prezioa: Fidantza: 5 €
Euskaraldia Antzuolan. 11 egun euskaraz. Aste bukaera honetan Kalebarrengo jaiak, hurrengoan Samartzialak, aurki herriko jaiak… Horietan egitekoak zehazteko, bilera irekia egingo da aste honetan. Ekainak 21, eguena, 18:30 Olarango ekintza aretoan
Ez da kasualitatea izan! delako erakusketa ipini du Arrasate Zientzia Elkarteak, hilaren 29ra arte.
Animalien argazkien bilduma ikusgai hilaren 24ra arte
Gaur zabalduko dute eta ikusgai egongo da uztailaren 1era arte. Gipuzkoako Argazkilari Elkartearen kide batzuek egin dituzten argazkiak dira. Hain justu ere, Alicia Tebar, Arantxa Arranz, Jose Mari Arrigain, Josu Fdez. Varona, Juan Antonio Unzurrunzaga, Manu Martinez, Maribel García, Marilo Zubizarreta etaNatxo Castellanos dira egileak.
Erretiratuek ikasturtean zehar ikastaroetan egin dituzten lanak ikusgai egongo dira Pake Lekun. Gaur, bihar eta etzi, erretiratuek egindako margolanak, bitxiak, orratz lanak eta beste hainbat eskulan egongo dira ikusgai Pake Lekuko aretoan 18:00etatik 20:00etara.
Pake Lekuko ikastaroetan egindako lanak ikusgai ipiniko dituzte hilaren 20tik 22ra.