Eskola eguna ospatzeko ekintzak izango dituzte: ikasleen jaialdia, bazkaria eta sorpresak. 11:00 Ikasleen ekitaldia, plazan12:15 “Ene kantak” taldearen ikuskizuna, plazan14:00 Bazkaria Luis Ezeizan15:30 Umeentzako jokoak, Luis Ezeiza eskolako patioan
Gipuzkoa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako infantil mailako selekzioen artean (neskak eta mutilak)Goizez, finalerdiak eta arratsaldez, finalak
Egitaraua: 10:20 Jai hasiera etxafuegoekin. 10:00-11:00 Tartak jasoko dituzte lehiaketarako jangelan. 10:30 Guraso eta ikasleentzako jolasak plazan. 12:00 Kalejira Kurtzebarriko Batukadarekin eta erraldoiek eta buruhandiak lagun hartuta. 13:00 Eguzkiari agurra ikuskizuna Lehen Hezkuntzako ikasleen eskutik. 14:30 Bazkaria Iturrigorri pilotalekuan. Tarta lehiaketaren sari banaketa. 16:00 Adarbakar urdina txotxongiloak. 16:00-18:00 Dantzaldia AZ Gaubelak taldearekin, pilotalekuan.
Landare naturalekin kotoi gainean estanpatuak egiteko tailerra, goizez eta arratsaldez. Prezioa: 60 euro. Ikastaroa bi zatitan antolatuta dago 10.30etatik 19.00arte. Atsedena kafe/te bat hartzeko eta bazkaltzeko. Argibideetarako, deitu: 610 01 77 55 (Lorena)
Denboraldiari bukaera emateko AKE eguna: 10:30 -12:30 Futbol Eskolako partidak patioan. 12:30- Karro-poteoa. 14:30- Herri bazkaria. 17:00- Sari banaketa. 17:30- Barru popularra. 19:00- Kontzertuak Zurrategin.
Gaurko egitaraua: 10:45ean, haur jolasak eta marrazkiak 12:00etan, Oñatz dantza taldearen erakustaldia 19:00etan, haurrendako natur tailerra eta ludoteka 20:30ean, erromeria. Joko duten taldeak: Joxelu Anayk, Miren, Agur eta Oier eta Joxelu Anayak 05:00etan, goizaldeko txorizo jana
Aurrez eman behar da izena Laboratorium museoan.
Ezkutuko Altxorrak programaren barruan ekainaren 9an, domeka, bisita gidatua gerraz eta fronteaz gainera erakusteko Elgetak dituen intereseko beste hainbat baliabide. Bisitariek aukera izango dute herri-guneko eraikin eta arte-lan esanguratsuenak eta horiekin lotutako pertsonaien istorioak ezagutzeko. Nerea Villa elgetarrak egingo ditu gidari lanak eta herriko eliza erakusteaz gainera Pablo Urangak, Ignacio Zuloagak eta Francisco Iturrinok Elgetarekin izandako harremanari buruz egingo du berba.
Ospakizunak hainbat atal izango ditu: alkatearen berbak, poesia errezitaldia, bertsoak, proiekzioak, kantuak, atxikimenduak... eta tartean hilda dauden ekintzaile oñatiarrak gogoratzeko tartea. Aurkezlea izango da Olatz Osa. Gero bazkaria egingo dute Etxe-Aundi jatetxean. Txartelak Txokolateixian daude salgai.
Sorosle zerbitzua, irailaren 9ra arte eskainiko da
Eskola kirola egitasmoaren baitan ikasturteko azken irteera. LH 3-4. mailako ikasleei zuzenduta. Kanpaldia Urbian (Arantzazura kotxez, bertatik Urbiara oinez. Urbian lo egin ondoren igandean berriro Arantzazura oinez). Foruen enparantzan, 16:00 (autoz Arantzazura igotzeko)*Kanpin dendak eta lo zakuak Kiroldegian jasoko dira 15:45tatik 16:00tra
Futbolin txapelketa. Izen-ematea Pako eta Iturri tabernetan (5€ bikoteko)
Elgetako gaztelekutik antolatuta ur jolasak 4. mailtik gorako neska-mutikoendako. Beharrezkoak: bainujantzia, eskuzapia eta txankletak.
"Hautu baskongadista zahar eta berriak salatuz" auto karabana batek zeharkatuko du Euskal Herria ekainaren 9an Askatasunaren alde, herri duin bat, lelopean. Geldialdietako bat Elgetan izango da, 17:30ean.
Arizmendiarrieta, El hombre cooperativo dokumentala emango dute. Arrasaten, kooperatiben sorreran, zeresan handia izan zuen abadearen bizitza jaso dute ikus-entzunezkoan.
Aurtengo Gabez Takarraran Eskoriatzako gaueko mendi lasterketa berrikuntzekin dator. Batetik, Euskal Herriko koparako puntuagarria izango da, eta, ibilbide bereko probaz gainera, oinez joan nahi dutenentzako ibilaldia egingo dute.
Ez da kasualitatea izan! delako erakusketa ipini du Arrasate Zientzia Elkarteak, hilaren 29ra arte.
Animalien argazkien bilduma ikusgai hilaren 24ra arte