Irrati-kontrol frekuentzia autoen erakustaldia egun osoz, kanpo beltzean.
Bosgarren mailatik gorako neska-mutikoendako, domekan. Plana da Intxortara igotzea plazatik 11:00etan abiatuta, Asentzion bazkaltzea nork bere etxetik eramandako bazkaria eta jolasak egitea. Taldea 16:00ak bueltan itzuliko da herrira.
Ekainaren 10eko giza katera begira saretze-txartel, zapi, kamiseta eta autobus txartel salmenta. Elgetako Gure Esku Dago taldeko kideak kultura etxeko zeramika gelan izango dira barikuan 19:30etik 21:00etara eta domekan 12:30etik 14:00etara.
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Lanik onenak egongo dira ikusgai maiatzaren 18tik ekainaren 3ra.
Ohitura berreskuratu eta herria ederrago bilakatzeko helburuz, Bergarako Udalak berriro antolatu du herriguneko balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa. Parte hartu gura dutenek ekainaren 4rako entregatu beharko dute inprimakia beteta udal bibliotekan. Etxebizitza bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta ikusgai izan beharko dute balkoian.
Ez da kasualitatea izan! delako erakusketa ipini du Arrasate Zientzia Elkarteak, hilaren 29ra arte.