Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik oñatiarren iritzi eta ekarpenak jasotzeko karpa egongo da gaur Foruen plazan
Gaurko egitaraua da: Dantzak. Oñatz dantza taldea goizez auzoetan eta arratsaldez ikastetxeetan (14:30-17:00) Kontzertua. Domeketarrak taldea. Portu kaleko plazan, 19:00
Jerardo Elortzaren gaineko erakusketa Artixa kultur elkarteak antolatuta. Ekainaren 8ra arte egongo da zabalik
Dantza urbanoak eta saltsa eskainiko dituzte Bergarako Candem Town taldeko kideek.
Maiatzaren 31n aldarrikatzen da Tabakorik Gabeko Nazioarteko Eguna. Bergarako langile sanitarioek informazio mahaia jarriko dute Elgetan. Informazioa banatzearekin batera karbono monoxidoaren determinazioak, biriken adina neurtzeko probak... egingo dituzte.
Jaiki elkarteak emango dio bukaera Dantza Asteari Danama La ikuskizuna eskainita Durana kalean.
Ekainaren 10eko giza katera begira saretze-txartel, zapi, kamiseta eta autobus txartel salmenta. Elgetako Gure Esku Dago taldeko kideak kultura etxeko zeramika gelan izango dira barikuan 19:30etik 21:00etara eta domekan 12:30etik 14:00etara.
Crap, Legez Kanpo eta DJ Motherfucker taldeen kontzertua. Sarrera, hiru euro.
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Lanik onenak egongo dira ikusgai maiatzaren 18tik ekainaren 3ra.
Ohitura berreskuratu eta herria ederrago bilakatzeko helburuz, Bergarako Udalak berriro antolatu du herriguneko balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa. Parte hartu gura dutenek ekainaren 4rako entregatu beharko dute inprimakia beteta udal bibliotekan. Etxebizitza bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta ikusgai izan beharko dute balkoian.
Ez da kasualitatea izan! delako erakusketa ipini du Arrasate Zientzia Elkarteak, hilaren 29ra arte.
Bergara, Antzuola eta Elgeta herrietako eskola kirola ekimenak ikasturte amaierako jaia egingo dute. Barikuan, ekainak 1, 18:30etik 20:00etara alebinendako eta zapatuan, ekainak 2, 11:30etik 13:00etara benjaminendako.