Gipuzkoako Foru Aldundiak 'Aurrekontu Irekia' batzarra egingo du Elgetan. Herriko eragile, elkarte eta norbanako guztiak daude parte hartzera gonbidatuta. Aldunditik Herri Partaidetzako zuzendaria den Joseba Muxika bertaratuko da.
Euskaraldia Antzuolan. Bilera irekia egingo da eguenean, 18:30ean liburutegian.
Ekainaren 10ean Gure Esku Dago ekimenak antolatuko duen giza katerako izen-ematea, Kale Barriako lokalean
Loramendi elkarteak antolatutako Dokumentaldia ekimenaren barruan emango dute Urbiatik Bizkaiko Uribe kostara sasoi baten artzainek artaldeekin egiten zuten trashumantziaren gaineko dokumentala, Aitor Gisasolak eta Fredi Paiak zuzendutako Akabuko martxea.
Denbora ikuskizuna eskainiko du Danza Altraste konpainiak. Dantzak, musikak eta Karmele Igartuaren poesiek bat egingo dute Arkupeko oholtzan.
Erraustegiaren lanak gelditzeagatik, egungo Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioak (GHK) eta Gipuzkoako Foru Aldundiak (EAJ eta PSE-EE) Iñaki Errazkin Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohi eta Ainhoa Intxaurrandieta Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioko (GHK) buruzagi ohia epaituko dituzte. Honen aurrean Ainhoak, erraustegia gelditzeko arrazoiak eta gai honen ingurukoak azalduko ditu, tartean ezarrita dagoen sistemaren aurka joateak zein ondorio dauzkan agerian utziz.
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Lanik onenak egongo dira ikusgai maiatzaren 18tik ekainaren 3ra.
Ohitura berreskuratu eta herria ederrago bilakatzeko helburuz, Bergarako Udalak berriro antolatu du herriguneko balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa. Parte hartu gura dutenek ekainaren 4rako entregatu beharko dute inprimakia beteta udal bibliotekan. Etxebizitza bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta ikusgai izan beharko dute balkoian.