Dantza Astearen barruan saloiko dantzen erakustaldia egingo dute Basotxo erretiratuen elkarteko kideek.
Kontsumobideren eskutik 'elikadura eta nutrizioa' tailerra erretiratuendako.Begoña Olabarrieta kontsumo hezitzaileak gidatuko du saioa.
Alaiak jubilatuen elkartearen kantu tailerreko emanaldia eta kantu-jira.
Leizarra musika eskolako gitarra-joleek emanaldia eskainiko dute.
Elgetako udalbatzak maiatzeko udal osoko bilkura egingo du.
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Lanik onenak egongo dira ikusgai maiatzaren 18tik ekainaren 3ra.
Ohitura berreskuratu eta herria ederrago bilakatzeko helburuz, Bergarako Udalak berriro antolatu du herriguneko balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa. Parte hartu gura dutenek ekainaren 4rako entregatu beharko dute inprimakia beteta udal bibliotekan. Etxebizitza bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta ikusgai izan beharko dute balkoian.