Pentsio duinak eskatzeko elkarretaratzea, herriko hainbat pentsionistek deituta
Arabako odol bankuko kideak etorriko dira autobusarekin.
Leizarra musika eskolako gaztetxoek dantza erakustaldia egingo dute Herriko Plazan.
Leizarra musika eskolako gitarra-joleek emanaldia eskainiko dute.
Las Rebujito taldeak sevillar dantzekin beteko du Durana kalea. Ondoren, Cutting Shapes taldeak Shuffle dantzak eskainiko ditu.
Auzokok antolatuta, Nepali buruzko hitzaldia egingo dute
'Las estrellas de cine no mueren en Liverpool' filma. Gaur ikuslearen eguna da
Elgetako euskaraldia batzordea sortzeko batzar irekia. Herriko eragile, elkarte eta norbanako guztiak daude batzar ireki horretara gonbidatuak.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Lanik onenak egongo dira ikusgai maiatzaren 18tik ekainaren 3ra.
Ohitura berreskuratu eta herria ederrago bilakatzeko helburuz, Bergarako Udalak berriro antolatu du herriguneko balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa. Parte hartu gura dutenek ekainaren 4rako entregatu beharko dute inprimakia beteta udal bibliotekan. Etxebizitza bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta ikusgai izan beharko dute balkoian.