Gazteleku zerbitzutik antolatuta egun osoko txangoa Salburuko hezeguneen interpretazio zentrora (Gasteiz). Bosgarren mailatik gorako neska-mutikoendako. Autobusa 08:30ean abiatuko da Elgetatik eta itzulera 21:00etan izango da. Prezioa: gaztelekuko erabiltzaileendako 15 euro eta gainerakoendako 25 euro. Izen-ematea udaletxean egin behar da ordainagiria erakutsita.
Egun osoko jardunaldia: 09:00 – 09:30 AKREDITAZIOAK ETA DOKUMENTAZIOA 09:30 – 10:00 Hitzaldia: Zugarramurdiko sorginen memoria. Emakume gaiztoaren mitoa. Amaia Nausia (historialaria) 10:00 – 10:30 Hitzaldia: Orreaga. Nafarroako gazteluak. Iñaki Sagredo (historialaria) 10:30 – 11:00 Hitzaldia: Iruñea hiriburuzagia. 778-1512. Mikel Sorauren (historialaria) 11:00 – 11:30 ATSEDENA 11:30 – 12:00 Hitzaldia:Morts pour la Patrie. Memoria politikak. Eneko Bidegain (Mondragón Unibertsitatea) 12:00 – 12:30 Hitzaldia: El castillo de Gebara. Memoria de las sublevaciones carlistas. Fernando Sánchez Aranaz (historialaria) 12:30 – 12:45 Bideo hitzaldia: Gernika, memoria gune unibertsala. Xabier Irujo (Renoko Unibertsitateko Euskal Ikasketen zuzendari ordea) 12:45 – 14:00 Mahai-ingurua: Zugarramurdi, inkisidoreen delirioa. Amaia Nausia, Eneko Bidegain eta Beñi Agirre. Moderatzailea: Miren Mindegia (Nabarralde) 14:00 – 16:00 BAZKARIA 16:00 – 16:30 Hitzaldia: Identidad industrial, memoria colectiva. Pasado, Presente y Futuro de los lugares de la industria. Amaia Apraiz (Artearen Historian doktorea. Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea) 16:30 – 17:00 Hitzaldia: Euskara. Memoria gunea. Beñi Agirre (irakaslea) 17:00 – 17:30 Hitzaldia: Euskaldunak eta itsasoa. José Antonio Azpiazu (historialaria) 17:30 – 19:00 Mahai-ingurua: Nuestros lugares de memoria. José Luis Orella Unzue (Erdi Aroko historian katedradunal), Mikel Sorauren (historialaria), Ainara Martínez (historialaria, Industria Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkartea). Moderatzailea: Luis Mª Martínez Garate.
Barrakek egongo dira Foruen plaza ondoko espazioan eta arropa eta ehunkien azoka Santa Marinan egingo dute.
Askotariko jokoak eta jolasak.
Taldeko kideek egindako lanak erakutsiko dituzte. Salgai egongo dira.
XIII. Eskoriatza Kirol Elkartearen Eguna ospatuko da. 10:00 – LEK multikirolak ikasturte bukaerako jaia. (plaza)10:00 – Infantil mailako saskibaloiko eskolarteko finalak. (kiroldegia)12:00 – Musika. (plaza)12:45 – Hitzaldia: valores en el deporte. (plaza)13:00 – LEK-multikirolak sari banaketa. (plaza)14:30 – Herri bazkaria. (paella erraldoia)15:00 – Kotxeak: Slalom lehiaketa.16:00 – Hitzaldia: pautas para educar a un deportista. (kultur etxea)17:00 – Hitzaldia: trabajos psicológicos. (plaza)17:00 – Binakako saskibaloi jaurtiketen txapelketa. (plaza)19:00 – Musika.19:00 – Parrilan erretako txuleta-jana.23:59 – Jai bukaerako txupina.
Gure Esku Dago ekimenak antolatu duen giza kateari begira, Klik Eguna 12:00etan. 13:00etan, argazki erraldoia
Txakolinak dastatzeko aukera eskainiko dute hainbat upategitatik etorritako ordezkariek. Hona hemen: Sagarmiña, Hiruzta, Mokoroa, Gañeta, Akarregi Txiki, Basalore, Agerre eta Txomin Etxaniz. Edatekoarekin batera jatekoa ere eskainiko dute, Aretxabaletako Mendibitzu eta Etxe-Zuri baserrietakoek esaterako, gazta, eta Alberdik, hanburgesak.
Jose de Azpiazu musika eskolak eta Txantxiku Ikastolak elkarrekin antolatutako ekimena herriko kaleetan zehar
Gaurko egitaraua: 13:00etan, meza 14:00etan, bazkaria. Bertsolariak: Andoni, Oihana eta Beñat. Musikaria: Miren, Agur eta Oier 17:00etan, umeendako jolasak 18:00etan, txokolatea 20:00etan, bolo jokoa 21:30ean, afaria. Musikaria: Oihane, Garazi eta Eneko
Bergarako musika eta dantza eskolakoek euskal dantzak eskainiko dituzte Mitarte kalean, Dantza Astearen barruan.
Gaurko egitaraua: 14:00etan, auzo bazkaria 16:00etan, goitibehera jaitsiera 17:00etan, gaztetxoendako herri kirolak 18:30ean, txorimaloak 19:00etan, garagardo dastatzea 19:30ean, Aitor Regueiro bakarlaria 20:15ean, erromeria Gaitzerdi taldearekin 22:00etan, Gaitzerdi eta Ezetz. Ondoren, afterfesti
Jam-Ñam dantza ikuskizuna Mitarte kalean.
Eskoriatzako estazioan slalom-a egingo da aurten, lehen aldiz.
Bizipoz egitasmotik sortu zen ';Creciendo con arte' taldeak antolatuta: Sortu zure eskuekin
Broadwayko dantzak (Nerea Dantza Eskola), tangoa (Teo eta Pili) eta dantza urbanoak (Yummygyals) eskainiko dituzte, baita Arrasateko rueda cubana taldekoek erakustaldia ere, Herriko Plazan.
Bere azken diskoa aurkeztuko du. Sarrerak, zazpi euro.
Dantza Astearen barruan Gorka DJ aretxabaletarrak jarriko du musika, funkya dantzatuko dute eta ekintza gehiago ere izango dira; guztia Kixkor tabernan.
'Las estrellas de cine no mueren en Liverpool' filma
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Haur eta gaztetxoentzat udalak antolatzen duen pintura ikastaroan egindako oleo-lanak ikusgai. Maiatzaren 27ra arte.
Lanik onenak egongo dira ikusgai maiatzaren 18tik ekainaren 3ra.
Ohitura berreskuratu eta herria ederrago bilakatzeko helburuz, Bergarako Udalak berriro antolatu du herriguneko balkoiak eta leihoak lorez apaintzeko lehiaketa. Parte hartu gura dutenek ekainaren 4rako entregatu beharko dute inprimakia beteta udal bibliotekan. Etxebizitza bakoitzari zenbaki bat emango zaio, eta ikusgai izan beharko dute balkoian.
Nordic walking ikastaroa asteburuan egingo dute Zubikoan. Egubakoitzean, 17:30etik 19:30etara eta zapatuan 09:30etik 12:30era. Aurrez eman behar da izena kiroldegian (bazkideek 22,53 euro eta ez bazkideek 30,42 euro).
19:00etan, Sara Alonso, Eki tabernan; 20:30ean, Libertad Condicional, Añai tabernan; 22:00etan, plazan, ekitaldia, eta ondoren: Txerrikumeak, Los Clayton eta Los Balarrasa.
12:30ean, karropoteue; 14:30ean, herri bazkaria, eta ostean, Txabela Bragas; 20:00etan: Xementerio, Pelax, E.R.M, Rotten XIII, Kañeria 13 eta Krisis.