Atxabalta Mugik antolatuta erorketen gaineko lantegia egingo dute Arkupen. 65 urtetik gorakoendako da eta aurrez eman behar dute izena; hona hemen bideak: Osasun etxean (943 71 19 59) Basotxon (943 79 78 46) Gizarte Zerbitzuetan (943 71 18 62)
Lanak aurkezteko azken eguna maiatzaren 23a da. Aurkeztutako lan guztiak buztin gelan ipiniko dituzte ikusgai eta herritarrek maiatzaren 28tik ekainaren 4ra Hirix aplikazioaren bitartez emandako botoen arabera erabakiko da. Saria da ehun euro.
Julia Gijarrok egingo du berba, gazteleraz, Bergarako zeliako taldeak gonbidatuta.
AKEren 25. urteurrena dela eta futbolari buruzko mahai ingurua izango da Torresoroan maiatzaren 23an. Parte hartzaileak: Jose Luis Mendilibar Eibar S.A.D Taldeko entrenatzailea eta Mikel Labaka Real Sociedad S.A.D taldeko bigarren entrenatzailea. 18:30ean, Torresoroan.
Gabez Takarraran lasterketaren nondik-norakoak aurkeztuko dituzte.
Ikasturteko azken Terltulixan saioa gazteleraz. Komentatuko duten liburua da: Las voces de Chernobil. Dinamizatzailea: Ivan Repila
Erdi mailako Heziketa zikloak ezagutzera emateko ate irekiak
Informatikan ingeniaria eta Deustuko unibertsitateko irakasle den Iratxe Esnaolak smartphoneen, bideojokoen eta haurren gainean egingo du berba. Udalak, Guraso Foroarekin elkarlanean, antolatutako trebakuntza saioen barruko hitzaldia da. Euskaraz izango da hitzaldia.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, maiatzan emakumeontzako estanpazio tailerra. Estanpazio teknika erabiliz sormena garatuz, irudi propioak, intimoak, zein produktuetara egokituko diren irudiak sortzeko tailerra izango da. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70 edo 651707936
Haur eta gaztetxoentzat udalak antolatzen duen pintura ikastaroan egindako oleo-lanak ikusgai. Maiatzaren 27ra arte.
Lanik onenak egongo dira ikusgai maiatzaren 18tik ekainaren 3ra.