Huhezik antolatutako ekimenean; Miren Amuriza, Uxue Alberdi, Arantxa Urretabizkaia, Txaro Gallego…ek hartuko dute parte. 09:20 Agurra 09:30-10:15 Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Dorleta Kortazar. Bertso saio literarioa. 10:15-10:45 Atsedena.10:45-11:15 Mireia Delgado. Ikusi makusi, zer ikusi? Genero estereotipoak haur eta gazte literaturan. 1:15-12:00 Josune Gorostegi. Literat-ura eta ni egarriz.12:00-12:45 Arantxa Urretabizkaia. Ikasteko jaioak. 12:45-13:00 Txaro Gallego. Nor ni, zer ni?
Aholkularitza talde saioa.Datu pertsonalen babeserako legeak ekarriko dituen aldaketen inguruko aholkularitza talde saioa. Ekintzaile, autonomo, profesional, mikroenpresa eta interesa duten guztiei zuzenduta. (Aurrez izena eman behar da: enplegu@onati.eus edo 943.003198)
Ikasturte amaierako jaialdia egingo dute hiru eskoletako gaztetxoek eguaztenean. Gu ere bertsolari egitasmoaren barruan izango da.
Eskola kirola proiektu berrituaren aurkezpen ekitaldia. Lehen Hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzendutaOñatiko Eskola Kirola eta Hezkuntza Elkarteak landu duen proiektu berritua. 2018-2019 ikasturtetik aurrera jarriko da martxan.
Txirritola Euskara Elkarteak Begixekin leiru, bihotzaz gozatu kanpaina jarriko du martxan berriz ere. Irakurzaletasuna bultzatzea helburu duen kanpaina abiatzeko Uxue Alberdi eta Ainhoa Agirreazaldegirekin literatur solasaldia antolatu dute eguaztenerako, hilaren 16rako. 18:00etan izango da, herriko parkean.
"La inmigración de origen extranjero en el País Vasco y Arrasate. Mitos y realidades" hitzaldia emango du IKUSPEGIko (Inmigrazioaren Euskal Behatokia) zuzendari Gorka Morenok Kulturateko Areto Nagusian.
La inmigración de origen extranjero en el País Vasco y Arrasate, mitos y realidades hitzaldia. Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendariak eskainiko du.
Leizarra musika eskolako perkusio ikasleek emanaldia eskainiko dute.
Hitzaldia: Basurdearen kudeaketarako baliabideak. Oharra: Hitzaldia gazteleraz izango da.19:00etan, Torresoroan.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, maiatzan emakumeontzako estanpazio tailerra. Estanpazio teknika erabiliz sormena garatuz, irudi propioak, intimoak, zein produktuetara egokituko diren irudiak sortzeko tailerra izango da. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70 edo 651707936
Haur eta gaztetxoentzat udalak antolatzen duen pintura ikastaroan egindako oleo-lanak ikusgai. Maiatzaren 27ra arte.