Udaleku irekietako begiraleen lehen formazio saioa. Gaztelekuan, 9.00-14:00 eta 15:00-18.00
Auzoz-auzo joan eta agerian dagoen zikinkeria (plastikoa, zigarrokinak...) jasotzeko asmoz batuko dira herritarrak 10:00etan plazan. 11:30erako bukatzeko asmoa dago eta jasotako guztiarekin argazkia aterako dute. Hamaiketakoaz bukatuko dute 'Garbi jokatu' ekimena. Udalak pintzak, eskularruak, poltsak eta hamaiketakoa jarriko ditu; norberak, txaleko islatzailea eroan beharko du.
Erabakitze eskubidearen baitan, zergatiak jasoko dituzte. Herritarren itunean, erabakitzeko arrazoiak jaso gura dituzte arloz arlo.
Gaurko egitaraua: 10:30ean, auzoko ganadu erakusketa (Ardi, ahuntz, erle...) 12:00etan, auzoko produktuen dastatzea: gazta, txakolina eta sagardoa eta parrilan erretako saiheski-pintxoak. Bertsolariak (Txinparta bertso eskolako gazteak) 15.00etan, mus txapelketa 16:00etan, magia ikuskizuna eta txokolatada haurrentzat 17.30ean, Manex Urrutia gaztearen harri-jasotze saioa 20.30ean, auzo afaria Ondoren, erromeria ';Oier, Miren eta Agur' taldearekin
Aramaioko barazki zein ogi ekologikoa, artzain gazta, Udalatx mintegi ekologikoa, Nafarroako olio, ardo eta pasta ekologikoa...
Gaurko egitaraua: 12:00etan, haur jolasak. 14:00etan, auzo bazkaria 17:00etan, zaldiak eta txahalak 19:00etan, umeendako tailerrak. 19:00etan, olagarro eta sagardo dastatzea
Kultur aniztasunaren hilabetean antolatutako bazkaria.
Pasarelaz kanpo abentura familia osoarentzat. 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta (heldu batek lagunduta). Izena aurrez eman behar da: 943 08 20 00 edo arrikrutz@onati.eus
Euskal Pilota Federazioak eskupilota saioak eskaini ditu azkeneko hilabeteotan Luis Ezeiza herri ikastetxean eta Arizmendi ikastolako Almen gunean, hori horrela, saioen amaiera gisa pilota jaia egingo du parte-hartu duten haur guztientzako zabalik egongo dena. Ordua: 16:00-18:00Lekua: Joseba Iñurrategi pilotalekua
Eva Guerreroren El fin de las cosas dantza ikuskizuna eskainiko dute Seminarixoan. Zuzeneko musika eta dantza garaikidea nahastuko dute.
'Campeones' filma. Gau bi saio: 19:30ean eta 22:30ean.
Naturarekin harremanean, bizimodu alternatiboa daraman familia baten istorioa da. Viggo Mortensen da protagonistetako bat.
Apropoxek ekoiztuta eta Iurgi Etxebarriak zuzenduta, Mugarrixak antzezlana eskainiko dute Beñat Arizabaleta eta Jon Zubiaga Osoron aktoreek. Aretxabaletako mugarriak aitzakia hartuta, historia kontuak landuko dituzte. Sarrera: 4 euro.
Karaoke saioa iragarri dute El Rincon de Lola tabernatik. Parte-hartze irekia. Saioa 23:00etan hasiko da.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, maiatzan emakumeontzako estanpazio tailerra. Estanpazio teknika erabiliz sormena garatuz, irudi propioak, intimoak, zein produktuetara egokituko diren irudiak sortzeko tailerra izango da. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70 edo 651707936
Ibaialde programaren barruan ibaien garrantziaren inguruko erakusketa buztin gelan.