Kultur aniztasunaren hilabetean "Sahara libre" izenpean antolatutako jaia. Mendebaldeko Sahararen askatasunerako borrokaren 45. urteurrenaren ospakizuna. Pastelak, jaima, tea, henna, dantzak...
Herriko neska-mutikoek egingo dute ipuin kontalari liburutegian, 17:00etan hasita. Sarrera irekia.
Bilera kuboan LH6ko ikasleekin, udako planak zehazteko
Gaztetxea husteko garbiketa lanak auzolanean egin ostean Gazte Asanbladak herritarren eskura uzten ditu bertatik jasotako hainbat gauza. Interesatuek barikuan izango dute erabilgarri dauden gauzak jasotzeko aukera. Gazte Asanbladatik eskatu dute interesa edukiz gero aurretik beraiekin harremanetan jartzeko.
Mundu txiki bat Amaia antzokian ikuskizuna eskainiko dute Arizmendi ikastolako Almen eta Gaztelupeko Batxilergoko lehenengo mailako ikasleek. Musika, dantza eta bestelako saioak iragarri dituzte umorez zipriztinduta. Horren helburua da irailean egingo duten ikasbidaiarako dirua batzea.
Gaurko egitaraua: 18:30ean, txupinazoa eta Isidrotxo basurdearen jaitsiera 19:00etan, txorimaloak eta kalejira Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleekin 19:00etan, pintxo potea. 22:30ean, kontzertua. Rock metal jaialdia. Joko duten taldeak dira: Txua, D-skarga eta Deliriun 23:45ean, su artifizialak (eguraldi txarra egiten badu, zapatuan)
Euskal Herriko hainbat taldek sortu berri dute Mukuru musika festa. Ekimenaren helburua da kontzertuak sustatzea eta bultzatzea herrietan. Bultzatzaileetako bat da Antzuolako Klak!son rock taldea. Mukuru festak lehen emanaldia herriko gaztetxean egingo du barikuan.
Mukuru festa bi talde hauen eskutik: Seitan Klak!son Mukuru, Euskal herriko hainbat taldek osatze n duten elkarte sortu berria da. Elkartearen helburuetako bat kontzertuak sustatzea da.19:00etan, Gaztetxean. Sarrera: 3 euro
Ekainaren 10eko giza katera begira saretze-txartel, zapi, kamiseta eta autobus txartel salmenta. Elgetako Gure Esku Dago taldeko kideak kultura etxeko zeramika gelan izango dira barikuan 19:30etik 21:00etara eta domekan 12:30etik 14:00etara.
The Daltonz, Vietcong 68, Newroz eta Kaleko Urdangak taldeek Oi!emanaldia eskainiko dute. Lehen aldia da The Daltonz taldeak Euskal Herrian joko duena. Kaleko Urdangak bergarako taldeak, aldiz, euren lan berria aurkeztuko dute. 5 euro izango da sarrera.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, maiatzan emakumeontzako estanpazio tailerra. Estanpazio teknika erabiliz sormena garatuz, irudi propioak, intimoak, zein produktuetara egokituko diren irudiak sortzeko tailerra izango da. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70 edo 651707936
Ibaialde programaren barruan ibaien garrantziaren inguruko erakusketa buztin gelan.