Elgetako Herri Eskolak Kontsumobiderekin elkarlanean antolatuta gurasoendako hitzaldia. OHARRA: formazio saioa bertan behera gelditu da gutxieneko parte hartzaile kopurura ez delako heldu.
Elikadura kontzienteari buruzko saioa. Jatea ekintza fisiologiko bat baino zerbait gehiago da; ekintza soziala da, baita emozionala ere. Elikatzeko ditugun ohitura eta patroiekin kontzienteago egin eta gure gorputza dituen beharren arabera nola elikatu deskubritu, janariaren plazerari uko egin gabe.
Marokoko ipuin kontaketa. 5 urtetik gorako haurrentzat eta familientzat. Ikram Bouzalmat, arabieraz. Safia Samadi Samadi, Euskaraz
Maiatzak 10, ostegunaEskolako bosgarren eta seigarren mailako umeen bertso jaialdia.Bertsolaritzako Gu ere bertsotan programan egindako lanaren erakusgarri. Gu ere bertsotan proiektua, ikastetxeetan, ikas-orduetan, Bertsozale elkarteko irakasleek bideratzen duten bertsolaritza lantzeko da. Euskal Herri mailan garatzen den proiektua da.
Herritarren proposatutako proiektuetarako diru partida bat egongo da 2019ko eta 2010ko aurrekontuetan. Horrela adostu dute udalbatza osatzen duten bi alderdiek.
Ekainaren 10ean Gure Esku Dago ekimenak antolatuko duen giza katerako izen-ematea, Kale Barriako lokalean
Nekazaritza ekologikoan aditua den Marc Badal kataluniarrak (Bartzelona, 1976) Aretxabaletako tomatearen gainean argibideak emango ditu. Gai hori hartuta idatzitako liburua ere aurkeztuko dute ekitaldi horretan: Aretxabaletako tomatea. Bioaniztasuna, lurraldea eta jakintza partekatua.
Eskolako bosgarren eta seigarren mailako umeen bertso jaialdia. Bertsolaritzako Gu ere bertsotan programan egindako lanaren erakusgarri. Gu ere bertsotan proiektua, ikastetxeetan, ikas-orduetan, Bertsozale elkarteko irakasleek bideratzen duten bertsolaritza lantzeko da. Euskal Herri mailan garatzen den proiektua da. 18:30ean, Torresoroan.
Beheko kaleko jaiak ekaineko hirugarren aste bukaeran izango dira. Antzolatzaileek batzar irekia deitu dute prestaketa lanekin hasteko.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, maiatzan emakumeontzako estanpazio tailerra. Estanpazio teknika erabiliz sormena garatuz, irudi propioak, intimoak, zein produktuetara egokituko diren irudiak sortzeko tailerra izango da. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70 edo 651707936
Ibaialde programaren barruan ibaien garrantziaren inguruko erakusketa buztin gelan.