Elgetako Xalbadorpe elkarteak antolatuta egun osoko irteera. Lehenengo geldialdia Ordiziako azokan, eta hurrengoa Donostian. Bazkaria Aginagako sagardotegian izango da. Irteera 09:00etan izango da.
Guk gure pentsioak izenarekin azken hilabeteotan zeresan handia ematen dabilen pentsioen gainean argibideak emateko hitzaldia antolatu du EH Bilduk. Bi lagun gonbidatu dituzte horretarako: EH Bilduko legebiltzarkide Nerea Kortajarena Ibañez eta Duintasuna elkarteko kide Marian Esnaola Uriguen.
DBH eta Batxilergoko ikasleen gurasoei zuzenduta (Izena aurrez eman behar zen).Hizlaria: Emilio Martin Tejedor (Psikologoa) (Gazteleraz izango da)
Irakurri den liburua: 'Bizi alegiazkoak' (Marcel Schowb). Dinamizatzailea: Yurre Ugarte. (2017-2018 denboraldiko azken saioa)
Industria politikari buruz berba egingo du Miren Larrionek, EH Bilduko legebiltzarkideak, Oñatiko EH Bilduk gonbidatutako tertulia saioan. Elkarrizketatzailea Jose Luis Fernandez Maure izango da
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, maiatzan emakumeontzako estanpazio tailerra. Estanpazio teknika erabiliz sormena garatuz, irudi propioak, intimoak, zein produktuetara egokituko diren irudiak sortzeko tailerra izango da. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70 edo 651707936