Antzinako eta gaur egungo argazkien bidez, Eskoriatzaren itxura nola aldatu den ikusteko aukera izango dugu. Erakusketa egunak: Apirilaren 23tik maiatzaren 4raOrdutegia: Astelehenetik ostiralera: 10:00 – 13:00 eta 18:00 – 20:00Maiatzak 1 ITXITA
Maiatzaren 4an, egubakoitza, Antzuolako txosna batzordeak bilera irekia deitu du. Helburua da herritarren ideiak jasotzea eta denen artean lan ildoak markatzea. Batzarra Olaranen 18:30ean izango da.
Amaia Arzamendi biolin irakaslearen Arrasateko eta Eskoriatzako ikasleen kontzertua izango da
Kultur aniztasunaren hilabetean antolatutako ikastaroa. SOS Arrazakeriak, Gurutze Gorria eta Ekin Emakumeak antolatuta. . Gaztetxean.
Ekainaren 10eko giza katera begira saretze-txartel, zapi, kamiseta eta autobus txartel salmenta. Elgetako Gure Esku Dago taldeko kideak kultura etxeko zeramika gelan izango dira barikuan 19:30etik 21:00etara eta domekan 12:30etik 14:00etara.
Barikuan Bergarako Orfeoiak Udaberriko Kontzertua eskainiko du Seminarixoan, 20:00etan. Orfeoiak areto berrian egingo duen lehenengo kontzertua izango da eta espazioaren "akustika ona probatzeko irrikaz" daude. Askotariko abestiak eskainiko ditu Aitor Biainek zuzentzen duen taldeak; Eli Mendiaraz izango dute pianoan lagun.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70