Elgetako liburutegiak antolatuta Goiatz Labandibarren Fotogramak liburuko hainbat pasarte hartuko dituzte abiapuntu. Talde irekia da. Irakurgaiak eskuragarri daude liburutegian. Talde bat goizez elkartuko da eta bestea arratsaldez.
Ekainaren 10ean Gure Esku Dago ekimenak antolatuko duen giza katerako izen-ematea, Kale Barriako lokalean
Hizlariak: -Iker Garaialde eta Asier Garaialde -Amaia Oleaga -Susana Cantero
Asier Serrano idazleak, Miren Fernandez eta Antxon Sarasua musikariekin egiten duen ikuskizun literario-musikala da, Linbotarren itzalak ate ostean. Kulturateko areto nagusian eskainiko dute, bihar, eguena, 19:00etan. Asier Serrano idazlea izan da gaur, Arrasate Irratiko Igo Autobusera! saioan. Hemen elkarrizketa entzungai.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70