Apirilaren 28an, zapatuan, 06:00etan, Gatz Museoan batuta, eguzkiari aurre eginez eta harreman sarea sortuz, ilundu aurretik, 20:30 inguruan, erreleboka Oionera heltzeko helburuarekin antolatutako mendi ibilaldia izango da.
Gaurko egitaraua da: 10:00etan, pilota txapelketako partiduak 16:00etan, pilota txapelketako partiduak 17:00etan, haur jolasak 19:00etan, txorimaloak
'Arantzan-zu?' haurrendako arkitektura tailerra; 6 eta 11 urte arteko umeendako
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak egun osoko txangoa antolatu du maiatzaren 9rako. Ikusiko dituzte Ordiziako azoka eta Donostia. Bazkaria izango da Aginagako sagardotegian. Txango osorako prezioa da 30 euro. Izen-ematea, autobusa bete arte, zapatuan izango da Ozkarbi elkartean 11:00etan.
Emakumeendako jabetza eskolak antolatuta, batukada tailerra. Irakasleak: Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedo
Txantxiku ikastolak eta Jose de Azpiazu musika eskolak antolatutako kantu jira. Foruen plazatik abiatuta herri guneko kaleetan zehar
Turismo bulegoak antolatuta: Oñatiko altxorrak': Sancti Spiritus Unibertsitatea eta Mikel Goiaingeruaren Parrokia. Turismo bulegoan, 13:00 eta 17:00. Izena, turismo bulegoan eman behar da, 943 78 34 53 (9:30-14:00/15:30-19:00) Arrikurtz-Oñatiko koba irekita, 9:30-14:00/15:30- 19:00. Erreserbetarako telefonoa: 943 08 20 00
'Rabbit school' filma, gaztetxoendako
Antzerki tailerra egingo dute, doan. Kartzela zaharrean izango da, Antzerki aste bukaera jardunaldiaren barruan.
Antzezlana monologo bat da non protagonistak bere bizitza kontatzen duen.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
IKASTAROAREN IZENA: Argiaren Pedagogia, Mundu Txikiekin jolasean eta Harea Laborategia.NOIZ: Apirilaren 28 eta 29an.NON: Eskoriatzako Huhezi Fakultatean.EMALEA: Jenny Silvente pedagogoa.ANTOLATZAILEA: OlgetaIZEN EMATEA: olgeta@olgeta.eus edo 943.04.84.46PREZIOA: 130 €