Oñatiko EH Bilduk antolatuta Harittu prozesuaren aurkezpena egiteko herri batzarra. Ondoren, Oñatiko EH Bilduren lokalaren inaugurazioa Kale Barrian.
Gipuzkoako natura parkeetan txoriak entzuteko irteerak egingo dituzte. Baita Aikorri-Aratz parke naturalean ere. Mikel Olanok gidatuko du irteera. Prezioa da bost euro.
Martxa nordikoa taldean praktikatzeko hastapen ikastaroa. Plaza mugatuak. Prezioa: 20 euro. Irakaslea: Urdin Elortza
Emakumeentzako jabetze eskolaren barruan, batukada (Euskaraz). Irakasleak, Ainara Sarasketa eta Arantxa Vicedo
Ibai Esoain Arruti kontalariak Bertsol haritza ipuina kontatuko die neska-mutikoei.
EH Bildu Oñatiren lokalaren inaugurazioa
Intxortako erresistentziaren 81. urteurreneko ekitaldien barruan: 12:00etan, plazan, horma irudia herriko neska-mutikoek egindako marrazkiekin. 18:30ean, Elgeta gerra garaian bisita gidatua. 19:30ean, kalez kale, Sakatu elektrotxaranga.
Herriko idazleek euren liburuak aterako dituzte Herriko Plazara, Aretxabaletan bizi eta idatzi leloaren baitan. Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekintzen artean antolatu dute azoka.
13:00etan SAGARDO DASTAKETA herriko plazan - Artola sagardotegia (Astigarraga) - Bereziartua sagardotegia (Astigarraga) - Etxebarria sagardotegia (Astigarraga) - Izeta sagardotegia (Aia) - Petritegi sagardotegia (Astigarraga) *Sagar zukua ere egongo da. 13:00etan Pintxoak plazan 15:00 Bazkaria (entsalada + Eusko Label sahieskia parrilan + postrea + kopa + ogia) Helduak: 10€ / Haurrak: 5€ Txartelak; Inkernu eta Goxo Txikin egongo dira salgai. Bazkal ostean, herriko bertsolariak 18:00 Aulki-joko erraldoia herriko plazan. 19:30-21:00 BIDE BATEZ erromeri taldea Eskoriatzako plazan 22:00tan, erromeriak jarraituko du.
Pasarelaz kanpo abentura familia osoarentzat 6 urtetik gorako haurrei zuzenduta (heldu batek lagunduta)Aurrez erreserba egin behar da: 943.082000 edo arrikrutz@onati.eus
'Leo Da Vinci: Misión Mona Lisa' filma, gaztetxoendako.
Gaztelekuko Kuboko erabiltzaileentzat (LH3tik 6ra). 5-7 pertsonako taldeetan (10 talde gehienera). Kuboan, 17:00 (Izena Gaztelekuko Kuboan eman behar da apirilaren 19a baino lehen)
Andoni Lubakiren argazki erakusketa. Euskal fondoaren erakusketa. 18:30-20:30, Olaranen.
Hell Beer Boys eta Azken Sustraiak
Irazan antzerki guneak Moganbo kabaret ikuskizuna egingo du apirilaren 21ean, gaztelekuan, 22:00etan. Sarrerak dagoeneko salgai daude Txokolateixian bost eurotan.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Errefuxiatuei laguntza humanitarioa bidaltzeko, janari eta higiene produktuen bilketa egingo du Hotz Oñatin eguenetik zapatura. Eroskin, BMn, San Migel Kooperatiban eta Errekaldeko dendan batuko dituzte.
Bergarako auzoetako gazte talde baten ekimenez, apirilaren 21ean Auzuen Arteko Eguna ospatuko dute Uberan. Auzoen arteko harremanak indartzea da helburua eta asmoa dute jaia urtero auzo ezberdin baten ospatzeko.