Barikuan ipunen orduko saioa iburutegian. 5 urteko gelatik gorako haurrentzako ipuinak 16:55-17:30 bitartean eta 2-3 urteko gelatik gorako haurrentzakoak, berriz, 17:40-18:15 tartean.
Una comunidad de empoderamiento y crecimiento de mujeres creando redes. Proyecto de cooperación al desarrollo desde Navarra a traves de Ekologistak martxan Iruña con el apoyo de varios ayuntamientos. Hizlaria: Sandra Lorea, Coordinadora del hogar comunitario Yachil Antzetik en Chiapas Hizkuntza: Gazteleraz.
Lagun Leku elkarteak lokala inauguratuko du gaur Eltzian. Bertsolariak eta txistulariak izango dira eta luntxa, bertaratzen diren guztientzat.
Aretxabaleta eta Arrasateko hainbat idazle elkartuko dira Aretxabaletan bizi eta idatzi leloaren bueltan. Hona hemen idazleak: Judit Ruiz de Munain, Dabid Agirre, Josune Murgoitio eta Luis Jose Errasti. Liburuaren Nazioarteko Eguneko ekintzen artean sartu dute ekitaldia.
Intxortako erresistentziaren 81. urteurreneko ekitaldien barruan Komikiz komiki, lubakiz lubaki kontakizun saioa egingo du Mikel Begoña gidoilariak. Tristisima Ceniza lanaren hainbat pasarte azalduko ditu.
Felipe Uriarte mendizalearekin hizketaldia eta mokadutxoa jateko aukera. Felipek bere mendiaren ikuspegi eta filosofia, zein bizitzaren gaineko jarreraz hitz egingo du.
Saio linbikotako hirugarren gonbidatua izango da Eneritz Furiyak musikaria.
Udalak, Sagirik eta Anelkarrek antolatuta, Andoni Lubaki argazkilariak Saharako errefuxiatuen kanpalekuetan bizitakoa eta erretratatutakoa kontatuko du martitzenean, apirilaren 17an, egingo den solasaldian –Olaran etxean, 18:30ean–. Lubakik, Saharako egoera islatzen duen argazki bilduma Sahara, 40 urteko erbesteratzea ikusgai jarriko du gainera Olaranen.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Errefuxiatuei laguntza humanitarioa bidaltzeko, janari eta higiene produktuen bilketa egingo du Hotz Oñatin eguenetik zapatura. Eroskin, BMn, San Migel Kooperatiban eta Errekaldeko dendan batuko dituzte.