Pamela Palencianoren eskutik, "No solo duelen los golpes" monologoa apirilaren 19an 19:00etan Kulturateko Areto Nagusian. Gaztelaniaz.
Oñatiko Lege-Soziologiako Nazioarteko Erakundeak antolatuta, apirilaren 19an eta 20an Digital Family Justice: from ADR to ODR mintegia egingo dute. Mavis Maclean (Oxford Unibertsitatea) eta Bregje Dijksterhuis (Vrije Unibertsitatea, Amsterdam) adituek koordinatuko dute.
Xalbadorpe erretiratuen elkarteak antolatuta podologo kontsulta, Elgetan, hilaren 19ean. Txanda aurrez hartzea ezinbestekoa da. Interesatuek deitu egin behar dute: 943 76 80 77 (Nati).
Bigarren ipuin ibiltariaren aurkezpena Lur Korta ipuin kontalariarekin. Liburuaren Nazioarteko Egunaren barruan
Oboea, saxofoia, akordeoia, biolina... entzuteko aukera egongo da kalean, Musika kalera! egunean. Apirilean Musika jardunaldien barruan izango da.
Intxortako erresistentziaren 81. urteurreneko ekitaldien barruan Voces de papel dokumentala, 18:30ean, Elgetako udaletxean. Ekitaldian izango da Estibaliz Urresola zuzendaria. "1937ko abuztuaren 19a. Totalitarismoak aurrera darrai, errukigabe. Santanderren erbesteraturik, Agirre lehendakariak Gabriel Olaizola musikariari deituko dio, misio baten ardura emateko: "Gerra galduko genuen, baina artearen bitartez borrokan jarraitzea da gure eginbeharra". Testuinguru horretan sortu zen Eresoinka, erbesteratuek osatutako euskal arteko talderik handiena".
Ekainaren 10ean Gure Esku Dago ekimenak antolatuko duen giza katerako izen-ematea, Kale Barriako lokalean
Debagoieneko eskalatzaileak taldeak antolatuta hitzaldia izango da Ibarra kiroldegian, eskalatzearen, garapen pertsonalaren eta entrenamenduaren gainean. Hizlarien artean izango dira: Andoni Ormazabal, Ioritz Gonzalez, Josean Mulas, Haizea Oses eta Martzel Vicario.
El barbero de Sevilla operaren proiekzioa eskainiko dute Zabalotegin. Arratsalde bat operan! eguna izango da, Apirilean Musika ekimenaren barruan.
'El hilo invisible' filma, zineklubean (AEB, 2017). Zuzendaria: Paul Thomas Anderson
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Errefuxiatuei laguntza humanitarioa bidaltzeko, janari eta higiene produktuen bilketa egingo du Hotz Oñatin eguenetik zapatura. Eroskin, BMn, San Migel Kooperatiban eta Errekaldeko dendan batuko dituzte.