Tailer honetan landuko da, lan-merkatura sarbidea zailtzen duen adina izanda ere, enplegagarritasuna handitzeko eta gure hautagaitza modu interesgarrian aurkezteko gai izatea lan-bitartekarien (enpresa, hautaketa-enpresa,…) aurrean. Tailerra gazteleraz izango da. Izen-ematea: airizar@debagoiena.eus // telf: 943 79 30 90
Ikastolako liburutegi erraldoia zabalik egongo da gurasoekin joan ahal izateko (16:45-18:15) eta hainbat irakasleen eskutik ipuin kontalarien saioa izango da: 17:00etan “ROOM ON THE BROOM” ipuina, 17:30ean “DASTATU ILARGIA” ipuina eta 18:00etan “BELEA” ipuina.
Intxortako erresistentziaren 81. urteurreneko ekitaldien barruan Gerra Debagoienean eta Elgetan izeneko hitzaldia Juan Ramon Garairen eskutik Goienagusik antolatuta.
Paziete Bizia-Paciente Activo Programa nork bere burua zaintzen ikasteko programa bat da. Programa hau Stanford Unibertsitateko metodologian oinarrituta dago. 2014ko urtetik aurrera Osakidetzak berezko metodologia garatu du, gure inguruko beharrezkotasunak lotuta. Paziente Bizia-Paciente Activo Programa Osakidetzaren Osasun Eskolaren barnean dago. Zerbitzu horrek informazioa eta prestakuntza eskaintzen dizkie pazienteei, zanintzaileei eta herritarrei, eta haren helburua osasunaren eta gaixotasunaren inguruan jarrera arduratsua lortzea da. NORI ZUZENDUTA DAGO PROGRAMA?? Tailer hau, urte bat gutxienez tailerra hasi baino lehenago, prozesu onkologikoa pasatu duten pertsonei edo horrelako pazienteen zaintzaile nagusiei zuzentzen zaie. Argibide gehiago eta izen-ematea: pacienteactivo@osakidetza.eus edo 943 00 65 51
Nerabeen substantzien kontsumoaren inguruko hitzaldia. Aretxabaletan eta Eskoriatzan nerabeen kontsumoaren inguruko kezkak eta hausnarketak plazaratuko dituzte. Hizlaria: Emilio Martin (San Juan de Dios ospitalea).
18:00etatik aurrera, baserritarren produktuak, bertakoak eta sasoikoak.
Euskaraldia Antzuolan antolatzeko bilera irekia egingo da.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70