Ikasketak homologatzen laguntzeko zerbitzua. Aurrez hitzordua hartzea gomendatzen da bidezbide@hotmail.com helbidean.
Elikagaien manipulaziorako karneta ikastaroa. Informazio gehiago Miguel Altuna institutuan edo Bizikasin.
Osasuna eta jarduera fisikoa hitzaldia egingo du Oskar Carrascalek erretiratuen elkartean, Pake Lekun.
Zer egingo dut nik orain? izenarekin trebakuntza saioak antolatu ditu Guraso Foroak 12 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako. Gidari lanak egingo dituzte Arrasateko Ardatz Formazio Zentroko adituek. Udaletxeko ganbaran elkartuko dira.
Udalak, herriko ikastetxeek eta guraso elkarteek elkarlanean antolatu dute Sexu aniztasunean hezitzen hitzaldia. Apirilaren 17an izango da, baina aurretik eman behar da izena gizarte zerbitzuetako bulegoan. Chrysallis elkarteko kide den Aitzole Araneta izango da hizlaria.
Herriko euskaltzale guztiei deia. Euskal Herriko beste berrehun inguru herri eta hiritan bezala, Oñatin ere Euskaraldia antolatzeari ekin diogu. Dagoeneko hiru bilera egin du talde eragileak baina ezinbestekoa deritzogu herriko euskaltzale guztiei ateak irekitzea ekimenaren arrakastak merezi duen indarra izan dezan. Hasierako talde honetan hainbat norbanako eta instituzio (Udal, lantegi, eskola) bildu dira, baina esan bezala, ahalik eta talde zabalena antolatu nahian, oñatiar euskaltzale guztiak deitzen ditugu datorren 17an, asteartea, arratsaldeko 18:30ean Udal Euskaltegian (Bidebarrieta, 18) egingo den bilerara. Anima zaitezte. Bileran gai-zerrenda honi jarraituko diogu: 1. Orain arte egindakoaren berri eman. 2. Batzordeen funtzionamendu-proposamena. 3. Jendea azpibatzordeetan kokatu. Animatu eta mila esker zure arretagatik.
Gauzak ez dira aldatzen gutariko bakoitzak aldaketa txikiak egiten ez baditu. Horretarako norberak bere esparru pribatutik has daiteke gauza batzuk egiten: aldaketak egiten Izarkom: Euskal Herriko Telekomunikazio Operadore kooperatibaFiare: banketxe etiko eta kooperatiboaGoiener: Energia berriztagarriaren sorkuntza eta erosle kooperatiba. Partaideak etorriko dira aldaketa horiek ekarri ahalko dizkigun onurak azaltzeko, pertsonalak nahiz kolektiboak- Aldaketak zelan egin azalduko digute ere. ERREZA DA ETA!
Hitzaldia: Sahara, 40 urteko erbesteratzea Olaranen, 18:30. Hizlariak: Andoni Lubaki argazkilaria eta Juanma Balerdi Euskal Fondoaren arduraduna.
Sortu berria den Elgetako emakume taldearen batzar irekia, udaletxean.
Seminarixoan eskainiko dute kontzertua piano eta gitarra ikasleen eskutik. Euskal musika eskainiko dute.
Apirilaren 17an, martitzena, urteko batzar nagusia egingo du Arrola Mendizale taldeak Olarango Arrolako egoitzan, 19:00etan. Besteak beste, zuzendaritza batzorderako lau kide berri aukeratuko dituzte.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70
Ekin Emakumeak elkarteak antolatuta, apirilan eta maiatzan emakumeontzako haurdunaldiaren inguruko tailerra. Haurrak mundura ekartzeko prozesuan jabetu, ahaldundu eta erditzeko boterea berreskuratzearen indarraz arituko gara, horrela gure bizitzaren eta erabakien jabe eginez erditzeko unea gure egiteko urratsak emango ditugu. Izena emateko: emakumeak@ekinemakumeak.eus / 943 79 83 70