Euskal Mendizale Federazioak antolatuta 2023ko Ibiltarien jaia. 08:00etan 25 kilometroko mendi ibilaldia (Elgeta, Intxorta, Erdella, Aixola, Egoarbitza, Azkonabitza, Elgeta). Jarraian bazkaria eta 2023ko sari banaketa. Aurten, gainera, Aurten Euskal Herriko Alpinismo Federazioaren sorreraren mendeurrena ospatuko da eta Shebe Peñaren bizitzari buruzko ikus-entzunezkoa ere ikusgai izango da. Izen-emateak hilaren 6ra arte hemen.
Zer egingo dut nik orain? izenarekin trebakuntza saioak antolatu ditu Guraso Foroak 12 eta 17 urte bitarteko seme-alabak dituzten gurasoendako. Gidari lanak egingo dituzte Arrasateko Ardatz Formazio Zentroko adituek. Udaletxeko ganbaran elkartuko dira.
Udalak antolatu du gurasoendako hitzaldia eta Sara M. Sanabriak gidatuko du. Zaintza zerbitzua egongo dela udaletxeko osoko bilkuren aretoan iragarri dute; horretarako 17:45erako eraman behar dira umeak hara eta bi begiraleren ardurapean geratuko dira. Euskaraz ez dakitenendako itzulpen zerbitzua ere egongo da.
Inma Mugerza hidrogeologoak ura ezinbesteko baliabidea dela izaki bizidunontzat gogoraraziko du Uraren taupadak hitzaldian. Uraren gaineko ezagutza hobetzea da horren helburua, "ezin delako errespetatu eta babestu ezagutzen ez dena".
Intxortako erresistentziaren 81. urteurreneko ekitaldien barruan Lesa humanidad ikus-entzunezkoa, 19:00etan, Elgetako udaletxean. Argentinako diktaduran bahituak eta bortxatuak izan ziren emakumeen testigantzak eta kontakizunak jasotzen ditu dokumentalak. Argentinako Cordoba probintziako Giza-Eskubideen Sekretaritzaren babesarekin Inguru Errepresiboetako Genero-Biolentziarako Programak egindako eta Luis Poncek zuzendutako dokumentala da.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus
Altsasuko gazteen auziaren bueltan eraikitako erakusketa dago ikusgai Oñatiko kultura etxean. Arratsaldez egongo da zabalik: 18:00etatik 20:00etara bitartean. Eta hala segituko du apirilaren 13ra arte.
Bergarako Jose Ramon Gantxegik, Arrasateko Mikel Balantzategik eta Bene Lorenzok eta Eibarko Oscar Garcia Gisasolak erakusketa irekiko dute apirilaren 10ean Bergarako Nahikari tabernan (19:00). Lau margolariek egindako hamasei bat akuarela ikusteko eta erosteko aukera egongo da, maiatzaren 6ra arte.