Martxoaren 21ean, eguaztenean 19:00etan, Kulturateko Areto Nagusian, MAHAI INGURUA GESTAZIO SUBROGATUAren inguruan. Hizlariak, Itziar Alkorta (Zuzenbide Zibilean doktorea), Josebe Iturriotz (Medeak taldeko ekintzaile transfeminista) eta Maria Garcia (Ciudadanos alderdiko kidea) izango dira eta dinamizazio lanak June Fernandez (kazetariak) egingo ditu. Mahai ingurua gazteleraz izango da.
Handia eta Errementari filmetako efektu berezi batzuen sortzailea da Drama FX enpresa donostiarra, eta Huhezinema Euskal Film Laburren 11. edizioan masterclass berezi bat eskainiko du. Martxoak 21ean izango da, 16:00etan hasita.
Clemente Domingo eta Goizane Mendizabal Aretxabaletako erizainek botikak hartzerakoan norberak dituen erantzukizunen gainean hainbat kontu azalduko dizkie erretiratuei.
Gabriel Ybarraren 'El comensal' liburua izango dute aztergai. Dinamizatzailea: Ivan Repila
Jose de Azpiazu musika eskolak antolatuta 'Afrika'. Partaideak:Musika eta mugimendua eta prestakuntzako ikasleak (4-7 urtebitartekoak)
Alberto Iñurrategi alpinistarekin solasaldia, Torresoroan 19:00etan (sarrera 5 euro).
Emakume txokoak antolatu du, eta Kulturateko areto nagusian izango da, 19:00etan. Itziar Alkorta (zuzenbide zibilean doktorea), Josebe Iturriotz (Medeak taldeko ekintzaile transfeminista) eta Maria Garcia (Ciudadanos alderdiko kidea) izango dira, June Fernandez kazetariak dinamizatuko duen saioan. Mahai ingurua gazteleraz izango da.
Ainhoa Intxaurrandieta eta Igor Melchor etorriko dira kultura etxera Angula ustelak hitzaldia eskaintzera. 2013an Donostialdeko erraustegia gelditu zuten Ainhoa Intxaurrandieta (GHKko lehendakari ohia) eta Iñaki Errazkin (Gipuzkoako Ingurumen diputatu ohia) 2018ko irailean epaituko dituzte. Kasua jendarteratzeko Euskal Herriko 35 herritan hitzaldiak antolatu dituzte Gipuzkoa Zutik elkartekoek.
Antzuolako Mendi Astea martxoaren 21etik 25era ospatuko da. Baina dagoeneko Arrola Mendizale Elkarteak eman ditu jakitera antolatu dituzten ekintzak zeintzuk izango diren. Mendi Astea borobiltzeko Antzuolako basoetan barrena irteera egingo dute eta ikazkinen txondor lekuak eta oraindik ere geratzen diren haginak ikusteko aukera izango da.
Izaskun Landaida, Emakundeko zuzendaria, etorriko da eguaztenean, martxoak 21, Oñatira bertako EAJk gonbidatuta. 'Berdintasunaren erronka' izango da eskainiko duen hitzaldiaren gaia. Batzokian izango da, 19:30ean.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Martxanterek antolatuta, Bergarako 25 artistak Guk emakumeok izeneko erakusketa inauguratuko dute gaur, martxoak 9, Aroztegi aretoan (19:00); arte-munduan bizi duten "gorputzen apropiazioa" salatu gura dute: "Nekatuta gaude musa eta dekorazio-objektu izateaz".
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus