Atzerriko ikasketak homologatu eta balioztatzeko tramiteetan laguntzeko zerbitzua. Txanda aurrez hartzea gomendatzen da: bidezbide@hotmail.com
Alaiak Jubilatuen Elkarteak batzar orokorra, 17:00etan.
Helburua: gure barrena ezagutzea eta hobeto sentitzeko baliabideak eskuratzea. 18:30-20:00, Olaranen.
Iker Barandiaran kazetariak gidatuta, mahai ingurua: Zergatik euskaraz… musika munduan. Aitor Gorosabel, Anari eta Josune Arakistain musikariak izango dira gonbidatuak.
Jose de Azpiazu musika eskolak antol. atuta, 'Afrikara bidaia'. Afrikar doinuak abestu eta joko dira. Partaideak: Lengoaia musikaleko ikasleak eta instrumentuetako hainbat ikasle
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Martxanterek antolatuta, Bergarako 25 artistak Guk emakumeok izeneko erakusketa inauguratuko dute gaur, martxoak 9, Aroztegi aretoan (19:00); arte-munduan bizi duten "gorputzen apropiazioa" salatu gura dute: "Nekatuta gaude musa eta dekorazio-objektu izateaz".
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus