XXVIII. Jardunaldi Gastronomikoen barruan Karapaixo eguna antolatu da. Goizean karapaixo tailerra egongo da.
Debagoieneko mintzalagunendako irteera Arrasateko Bedoña auzora. Taldea 09:30ean elkartuko da Bedoñan eta 20 minutuko ibilalditxoa egin ostean Bedoñako aztarnategia bisitatuko dute historialari baten azalpenekin. 11:00etan, Artazubi baserriko Falix Etxagibelek txakolina nola egiten duten azalduko die. Izen ematea martxoaren 13ra arte.
Ixabel Agirresarobek ipuinak kontatuko dizkie neska-mutikoei Udal liburutegian.
Martxoaren 17an aurkeztuko du –Bergarako udaletxean, 12:30ean– Miguel Angel Elkoroberezibarrek Pol-Pol Mendizale Taldearen gaineko liburua: Pol-Pol M.T. Bergarako historia sozial bat. 1942-2017. Egileak aurreratu duenez, testigantza ugari eta garai ezberdinetako argazkiak bilduz, mendizale taldearen 75 urteko historiari errepasoa egiten dio liburuak, hamarkada bakoitzeko ekimen nagusiak azpimarratuz.
13:00 triki-poteoa 15:00 kantu bazkaria. Prezioa 10 euro. Izen-ematea Haizea tabernan hilaren 14ra arte. 19:00 elektrotxaranga. Elektro Txufla kaleko banda.
'Oin handiaren semea' filma, gaztetxoendako
Alizia musikala. Herrialde miresgarrian badago wifia musikala martxoaren 17an eskainiko da Torresoroan. Sarrerak salgai jarriko dira bihar, eguaztena, liburutegian eta Bergarako musika eskolan –10eurotan–.
Unai Azkarate musikari bergararrak abian du Azkaiter Pelox on the road 2018 bira. Etenaldia baina, Antzuolan egingo du.
Urtero bezala, Plazako Dantza Tradizionala ikastaroak antolatu ditu Arrasaten Portaloi elkarteak. Bi talde izango dira: hastapeneko taldea, eta 'beteranoen' dantza-txokoa. Saioak astelehenetan izango dira, urriaren 2an abiatuta, maiatza bitartean: talde berria –1.maila– 18:30etik 19:30era ariko da eta dantza-txokoa, berriz, 19:30etik 21:00etara. Hainbat dantza eskainiko dira: Lotuan –pasodoblea, baltsa, polka, schottischa, mazurka, boleroa, habanera, tangoa–; soltean– trikitixa, porrusalda, fandangoa, arin-arina–; jauziak; Baztango mutil-dantzak; kontradantzak; ingurutxoak; joko-dantzak, gabotak; braleak Baztango zortzikoa, Bolant dantza, Axuri beltza, Larrain dantza, Txerri dantza... Informazio gehiago eta izen-ematea hilabete honetan, irailean, ondorengo telefonoetara deituta: AEDra –943 77 12 28– edota Gazte Bulegora – 943 25 20 65–. Dantzan ikasi nahi al duzu? Animatu zaitez!
Martxanterek antolatuta, Bergarako 25 artistak Guk emakumeok izeneko erakusketa inauguratuko dute gaur, martxoak 9, Aroztegi aretoan (19:00); arte-munduan bizi duten "gorputzen apropiazioa" salatu gura dute: "Nekatuta gaude musa eta dekorazio-objektu izateaz".
Goi-mailako formaziorik ez duten eta langabezian dauden, 16 eta 29 urte bitarteko debagoieneko gazteei zuzendutako proiektua da TXERTATU MERKATUAN. PERTSONEN OINARRIZKO ZAINTZA eta LEHEN SOROSPENAK ikastaroa, eta ondoren PRAKTIKAK ENPRESETAN eskainiko dira. Izenemate epea zabalik dago, martxoaren 9ra arte. Izena ematea: Debagoieneko Mankomunitatean bertan (Nafarroa Etorbidea,17, Arrasate). Tel: 943 79 30 90 INFORMAZIO GEHIAGO: www.debagoiena.eus